• Club Deportivo Bidasoa
  • cdbidasoa@cdbidasoa.eus
logo-noretinabidasoa-menu-stickylogo-noretinalogo-noretina
  • Hasiera
  • Kluba
    • Gure historia
    • Palmaresa
    • Egitura
    • Instalazioak
  • Lehen taldea
    • Plantilla
    • Sailkapena
    • Egutegia
  • HARROBIA
    • Balioak eta helburuak
  • Babesleak
  • Albisteak
  • Bazkideak
    • Egin zaitez bazkide
    • Lagunarteak
    • Bazkideentzako arreta
  • Harremana
  • Denda
EU
  • ES
Zaisa Bidasoa Irunek fase krudela bizi izan du
8 May, 2022
CD Bidasoako aplikazio birtualak harrera ona izan du
10 May, 2022

Neska jubenilen debuta Espainiako Txapelketan!

8 May, 2022

Emakumezkoen Bidasoa Irun talde jubenilak historia egin du Ascón (Tarragona), asteburu honetan lehen Espainiako Txapelketan parte hartuta, duela hamarkada bat klubeko emakumezkoen sailean hasi zenetik. Sektoreko E multzoko txapeldunak, Grupo USA H. Mislata UPV valentziarrak Fase Nagusirako txartela lortu du.

Giro bikaina nagusi izan den asteburuan Jon Begiristainek entrenatzen duen taldeak ostiralean egin zuen debuta C.H. Ascó etxeko taldearen aurka, eta neurketa berdindua izan arren, aurretik izan ziren norgehiagokaren zatirik handienean. Hala ere, etxekoek 50. minutua aprobetxatu zuten partida euren alde hausteko.

Larunbatean neurketa desberdina zegoen aurretik, baina Core Global BM. Parla talde madrildarrak lehen zatian aldeak lortu baditu ere, irundarrek murriztu dituzte bigarren zatiak aurrera egin ahala. Multzoko lidertzan pentsatuz, madrildarrek azken minututan berriz ere estutu zuten garaipena ahalik eta zabalena ziurtatzeko asmoz.

Euskadiko Kopako txapeldun eta Euskadiko Txapelketako hirugarren izan den taldeak igande honetan amaitu du bere parte-hartzea Espainiako Txapelketan, lehen postua jokuan zuen Grupo USA H. Mislata UPVren aurka. Talde biak bost puntuko berdinketarekin, valentziarra izan da hiru goleko aldearekin multzoko txapeldun izan dena.

Emaitzak:
Lehen jardunaldia

C.H. Ascó 33-30 Bidasoa Irun (Zabala, Calvo, Iturrioz, Díez, Borreguero, Ferician, Estonba [4], Andrés, Huarte, Simón [2], Zaballa [15], N. García [2], Ayestaran, H. Garcia [2], Tapia [5]) (fitxa);
Core Global BM. Parla 28-28 Grupo USA H. Mislata UPV (fitxa).

Bigarren jardunaldia

C.H. Ascó 23-32 Grupo USA H. Mislata UPV (fitxa);
Core Global BM. Parla 40-29 Bidasoa Irun (Zabala, Zuazua, Calvo, Iturrioz [1], Díez, Ferician, Estonba [1], Andrés [1], Huarte [2], Simón, Gebrero, Zaballa [9], N. García [3], Ayestaran [3], H. Garcia [3], Tapia [6]) (fitxa).

Hirugarren jardunaldia

Grupo USA H. Mislata UPV 28-14 Bidasoa Irun (Zabala, Calvo, Iturrioz, Díez, Borreguero [1], Ferician [4], Estonba [1], Andrés [2], Huarte, Simón, Gebrero, Zaballa [2], N. García, Ayestaran [1], H. Garcia, Tapia [3]) (fitxa);
C.H. Ascó 33-42 Core Global BM. Parla (fitxa).

Familia bidasotarraren giro ikusgarria
Talde teknikoko eta klubeko kideez gain, beste hamarnaka senide eta lagun ere izan dira taldearekin batera Catalunyan, eta giro aparta eraman dute Ascó-ko Pavelló Municipal-era.

Hain izan da giro ona asteburuko gauza aipagarrienetakoa, non talde guztietako jokalariek eta zaleek Diana de Villarrobledo sanmartzialetako doinu ezaguna dantzatu baitute, kirolarien zirkulu handi baten erdian senideetako batek akordeoiz interpretatuta.

🏆 Cerramos un fin de semana histórico en el Campeonato de España con @HandbolMislata, @CBParla y @ClubHandbolAsco pero no solo eso:

🎶 ¡hemos puesto a bailar a Ascó con ganas de sanmarciales de @Irun_informa!

¡Qué bonito es nuestro balonmano!#AupaBidasoa 💛💙 #CDEJuvenilBM pic.twitter.com/Joyx0pPtLL

— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) May 8, 2022

Noticias relacionadas

27 June, 2022

Nieto, Furundarena, Urruzola eta Mujika, Europako Txapelketan


ALBISTE GEHIAGO
23 June, 2022

“Arrakastaz betetako denboraldi oparoa”


ALBISTE GEHIAGO
22 June, 2022

Zazpi bidasotar Sacyr ASOBAL Ligako Zazpi Idealerako izendatuak


ALBISTE GEHIAGO
15 June, 2022

Agiri ofiziala: Julen Aginagalde Akizu


ALBISTE GEHIAGO
Club Deportivo Bidasoa. 2020 © Copyright
Pribatutasun-politika | Cookies-politika
EU
  • EU
  • ES

We are using cookies to give you the best experience on our website.

You can find out more about which cookies we are using or switch them off in settings.

CD Bidasoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.

If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.

Cookie Policy

More information about our Cookie Policy