Bidasoa Irun esku hutsik itzuli da Torrelavegan galdu ostean (32-30). Talde irundarrak sendo hasi dio neurketari, batez ere erasoan, eta horrek hiru goletako errentak lortzeko aukera eman dio hamargarren eta hamabosgarren minutuen artean. Hala ere, etxekoek eutsi eta 26. minutuan lehen aldiz aurretik jartzeko aukera izan dute, eta irundarrak bi gol atzetik iritsi dira atsedenaldira 18-16.
Bigarren zatia fin hasi dute bidasotarrek, atzean sendoago eta Sierrak egindako geldiketei esker, neurketari buelta ematea lortu dute. Are gehiago, Azkue (2), Fernández, eta Caveroren golek 25-24 markagailua 25-28ra eraman dute bederatzi minutu falta zirenean. Azken hitza esan gabe, 7-2 azkeneko partzialaren bidez etxekoek neurketa eureganatu dute (32-30).
Bidasotarren hurrengo neurketa etxean jokatuko duten azkenaurrekoa izango da, Recoletas Atlético Valladoliden aurka larunbat eguerdian (12:00etan).
Fitxa teknikoa
32 – Bathco BM. Torrelavega (18+14). Mijuskovic, Moreno (1), Prieto (5), Gallego (3), Renaud-David (1), Cangiani (4), Colunga (2); Araujo, Porras (3), Villoria (5, 5 p.), Lombilla, Serrano (4), Trifkovic (1), Casanova (1), Hernández, Denysov (2).
30 – Bidasoa Irun (16+14). Sierra, Cavero (4, 3 p.), Zabala (1), Aginaglade, Salinas (3), Rodríguez (2), Fernández (6); Ledo, Ugarte (2), Gey-Emparan, Furundarena (2), Odriozola (5), Azkue (4), Tesoriere, Francisco da Silva, García (1).
Partzialak. 3-3, 6-8, 9-11, 11-12, 14-14, 18-16; 19-19, 21-20, 24-23, 25-28, 29-29, 32-30.
Epaileak. Ausàs i Busquets eta Florenza i Virgili. Etxekoen aldetik, Renaud-David, Lombilla, Casanova (2) eta Gallego, zigortu dituzte bi minutuz. Bidasoa Irunen aldetik, García (2), Rodríguez eta Tesoriere (2), zigortu dituzte bi minutuz.
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 27. jardunaldia Torrelavegako Vicente Trueba pabilioian 1.300 bat zaleren aurrean, horietako 50 inguru, gipuzkoarrak.