“Azpitxapeldun izatea lortzen saiatzearen tentsio lehiakorra”
“Azpitxapeldun izatea lortzen saiatzearen tentsio lehiakorrarekin jarraitzen dugu”. Bidasoa Irunek larunbat honetan Kantabriara egingo du bidaia Bathco BM. taldearen aurka jokatzeko Liga amaitzeko falta diren “lau partidu oso zail” horien artean lehena Jacobo Cuétara entrenatzailearen iritziz: “Gu geugan zentratuta egon behar gara, gugan pentsatu behar dugu eta astero aurrean izango dugun aurkariarengan pentsatuz aurrera jarraitzeko”.
“Fraikin BM. Granollersen aurkako partida baino lehenagotik ari gara ‘finalak’ jokatzen”, Cuétarak kazetarien galderei erantzun dienez, baina une honetan Irungo taldeak talde katalanaren “emaitzak berdindu ahal izateko abantaila” du, nahiz eta Bidasoa Irunek bere lanean “zentratuta” egon nahi duen beste inori begiratu gabe.
Taldeak geratzen diren lau norgehiagokak irabaztea du helburu, baina horrek dakarren zailtasunaz jabetuta. Entrenatzaile asturiarrak gogorarazi duenez”, dagoeneko bat irabazi dugu eta bost jarraian irabaztea denboraldi honetan behin bakarrik lortu dugu, eta orduan geunden ondoen, jokalari askoren sasoi puntu eta banakako onenean. Berriro errepikatu behar da eta ez da erraza”.
“Denboraldia oso luzea izaten ari da, hilabete asko daramatzagu inolako prestakuntza berezirik egin ezinik. Mila partida jokatu ditugu eta berme askorekin ateratzen ari gara aurrera”, nabarmendu du entrenatzaile bidasotarrak, eta aitortu du “denboraldia luzea izaten ari dela Sacyr ASOBAL Ligako talde askorentzat, Europa jokatu ala ez, eta azken heren honetan kostatzen ari zaiela. Guk, ordea, jarraitu egiten dugu, eta hor dago merezimendua”.
Liga amaitzeko geratzen diren neurketen artean lehenak Torrelavegara eramango du Bidasoa. Cuétarak jakinarazi duenez, “jende asko sartzen duen kantxa zaila da, Incarlopsa Cuencak eta Logroño La Riojak galdu duten lekua, eta Abanca Ademarrek garaipena lortu zuena azken segundoan geldiketa eginda. Talde igo berria da, baina denboraldi osoan duen maila erakutsi du”.
Asteazkenean Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalera sailkatzea lortu zuen Il Capo Hondarribia partida “berezi” batean mendean hartuta: “Bitxia izan zen, baina, aldi berean, polita gurekin lan egiten duten eta jokatzen duten jokalarien aurka jokatzea. Bigarren taldea oso lan ona egiten ari da, Aitor (Etxaburu) lan ona egiten ari da beraiekin, eta oso pozik gaude talde horren eta bi taldeon arteko batasunagatik, oso modu koordinatuan lan egiten baitugu”.
Jokoari dagokionez, prestatzaileak azpimarratu du “garrantzitsua zela sailkatzeaz gain, klubarentzat garrantzitsua den Euskal Kopan, larunbatari begira lan egin ahal izatea eta entrenamendu bikaina bihurtzea erritmoagatik, neurketa serio bat jokatzeagatik, kargak kontrolatzeagatik, etab. Partida bat entrenamendu onena bihur daiteke”.
Bathco BM. Torrelavegaren aurkako neurketa larunbat honetan jokatuko da Torrelavegako Vicente Trueba pabiloian (17:00etan, LaLigaSports TV). Bidasotarrak lagun-taldeak bidaia antolatu du neurketa bertatik bertara ikusi nahi duten zaleentzat.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.