Bidasoa Irunek 30-52 hartu du mendean Il Capo Hondarribia Euskal Kopako finalerdian eta finalerako txartela eskuratu du. Lehenengo minutuak oso ongi ezagutzen diren bi taldeen arteko berdintasunak markatuta egon dira, etxekoek 4-3koa sartu arte. Hortik aurrera, irundarrek euren erritmo eta legea inposatzea lortu dute, atsedenaldi 15-24 iritsiz.
Atsedenalditik bueltan, Jacobo Cuétarak ahaleginak banatzen jarraitu du, kontuan hartuta Julen Aginagalde deialditik kanpo izan dela, eta lehen taldearekin dabiltzan gazteen artean, Tao Gey-Emparan izan dela Bidasoa Irunekin jokatu duen bakarra. Garaipen honekin, talde irundarra sailkatu da udan jokatuko den Euskal Kopako finalera.
Bidasotarren hurrengo neurketa Sacyr ASOBAL Ligako 27. jardunaldiari dagokiona larunbatean izango da, Torrelavegako Vicente Trueba
kiroldegian Bathco Torrelavega taldearen aurka (17:00etan, LaLigaSports TV).
Fitxa teknikoa
30 – Il Capo Hondarribia (15+15). Zabala, Larrarte, Gómez, Mujika (5), Furundarena (3), Olalla (4), Satrústegui (2), Martiarena, Martín (4), Urruzola (3), Barreto (3), Mendizabal, Iribar (4), Uruñuela, Nieto (1), Ramírez (1).
52 – Bidasoa Irun (24+26). Ledo (1), Sierra, Cavero (7), Ugarte (8), Zabala (4), Gey-Emparan (8), Odriozola, Salinas (1), Azkue (5),
Tesoriere, Francisco da Silva (6), García (6), Rodríguez (1), Fernández (5).
Partzialak. 3-3, 4-7, 5-12, 9-16, 11-20, 15-24; 18-28, 20-32, 21-39, 23-42, 26-47, 30-52.
Epaileak. Goenaga Martins eta Gurruchaga Pildain.
Bestelakorik. Euskal Kopako finalerdia Hondartza Kiroldegian 400 bat zaleren aurrean. Hasi aurretik bi taldeek Martin Santano min hartuta dagoen jokalariaren aldeko pankarta erakutsi dute, eta hondarribiarrek iazko Ligako titulua jaso dute.