Bidasoa Irunek neurketa izugarria irabazi du Fraikin BM. Granollers mendean hartu ostean (29-27), eta emaitza honekin, Europarako laugarren sailkapena jarraian eskuratu du Artaleku distiratsu batean. Neurketa katalanen alde hasi arren, azkar asko berdindu dute etxekoek, eta olatu horretan, lau goleko errentak ere lortu dituzte neurketako lehen herenera iritsita (11-7). Ordurako defentsako lana eta José Manuel Sierraren ekarpenak klabe izaten hasi dira. Hala ere, bigarren posturako lehia gori-gorian, Fraikin BM. Granollersek gol bakarrera jaitsi du aldea atsedenaldirako (15-14).
Bigarren zatia ez da oso desberdin hasi, bi taldeak jokoan zegoenarenaz jabetuta, topera ekin diote. Ordu laurdena pasata, Víctor Rodríguezen gol batek garaipena bideratzen zuela zirudien arren (23-20), hutsarte baten bueltan Granollersek aurretik jartzera iritsi dira bost minutu falta (25-27, 55. minutua), baina Sierraren geldiketek eta Iñaki Cavero, Dariel García, Víctor Rodríguez eta Rodrigo Salinasen lau golek erabateko eromena ekarri dute izugarri egon diren Artalekuko harmailetara.
Bidasotarren hurrengo neurketa datorren larunbatean izango da etxetik kanpo Bathco Torrelavegaren aurka (17:00etan).
Fitxa teknikoa
29 – Bidasoa Irun (15+14). Sierra, Cavero (11, 8 p.), Zabala (1), Aginagalde (1), Salinas (4), Rodríguez (3), Fernández (3); Ledo, Ugarte, Furundarena, Odriozola (2), Azkue, Tesoriere (1), Francisco da Silva, Nieto, García (3).
27- Fraikin BM. Granollers (14+13). Rangel, Chema Márquez (10, 1 p.), Martínez, Rey, Amigó, Franco (7), García (2, 2 p.); Varela, Pérez, Gurri (1), Valera (2), Alex Márquez (2), Salinas (2), Armengol, De Sande (1).
Partzialak. 2-2, 5-4, 8-7, 10-7, 13-10, 15-14; 17-17, 21-20, 22-20. 24-24, 25-26, 29-27.
Epaileak. Álvarez Menéndez eta Friera Cavada. Bidasoa Irunen aldetik Rodríguez eta Francisco da Silva zigortu dituzte bi minutuz.
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 26. jardunaldiko neurketa Artalekun sarrerak agortuta, 1.899 zaleren aurrean.