Bidasoa Irunek bere historian Sacyr ASOBAL Ligako 700. neurketa jokatuko du larunbat honetan. Maila gorenari ASOBAL deitzen zaionetik, talde irundarra sei txapeldunetako bat da FC Bartzelona eta C.B. Ademar Leonekin batera, baita desagertuak dauden BM. Ciudad Real, SCD San Antonio eta BM. Kantabria. Hiru aldiz izan da txapeldunorde.
Juantxo Villarreal, Ivan Sopalovic, Mario Hernández, Jordi Ribera, Julián Ruiz, Aitor Etxaburu, Fernando Bolea eta Jacobo Cuétararen gidaritzapean jokatutako 699 partida hauetan, Irungo taldeak 337 garaipen, 78 berdinketa eta 284 porrot bizi ditu, 17.824 gol alde eta 17.611 tanto aurka. Balantzea askoz hobea da Irunen: Artalekun jokatutako 349 partidetan, Bidasoak 204 garaipen, 38 berdinketa eta 38 porrot lortu ditu, 9.047 gol alde eta 8.514 aurka.
Ohorezko Mailak ASOBAL izena hartu zuen 1990/1991 denboraldian, eta geroztik, C.D. Bidasoak Liga bat irabazi du (1994/1995), 1986/1987koa gehitu behar zaiona, Uranzu frontoitik egungo Artalekura joan zen denboraldia. Bidasoa 1970ean igo zen maila gorenera, eta beti egon da bertan, bederatzi denboraldi izan ezik.
Laugarren sailkapen historikoan
Bidasoa Irun da ASOBALen denboraldi gehien osatu dituen laugarren kluba, 32 edizioetatik 24tan. ASOBALen denboraldi kopuruari dagokionez, desagertutako BM taldea berdindu du aurten. Egun, desagertutako BM. Valladolid da maila gorenean partida gehien jokatu zituen laugarren kluba, 701 partidarekin. Atzean beste talde historiko batzuk daude, hala nola SDC San Antonio (20 denboraldi, 602 neurketa), BM. Ciudad Real (19 denboraldi, 560 norgehiagoka) eta BM. Cantabria (18 denboraldi, 529 partida).
Elgorriaga Bidasoaren ASOBALeko estreinaldia Michelín Valladoliden aurka izan behar zuen 1990eko irailaren 15eko asteburuan, baina neurketa hura urrian jokatu zen (19-27 irabazi zion), lehen jardunaldia atzeratu baitzen. Horrela, jokatu zen lehenengo jardunaldia berez bigarrena zen, nahzi eta bidasotarrek atzeratu behar Errekopa jokatzen baitzutelako. Estreinekoa Tenerifen izan zen 1990ko urrian, Tres de Mayoren aurka (21-27). Irunen GD Tekaren aurka berdindu eta gero (18-18), Juantxo Vilarrealen taldeak bosgarren jardunaldira arte itxaron behar izan zuten ASOBALen etxean irabaztea zer zen jakin zezan: 25-20 Helados Alacanti. Elgorriaga Bidasoak laugarren amaitu zuen Liga denboraldi hartan, eta Alziran irabazitako Errege Kopak hurrengo urteko Errekoparako txartela eman zion.
Gol alderik handienak
Irungo taldeak 40-20 irabazi zion Caja Pontevedra Teucrori 1996/1997 denboraldian, 16-34 Liberbank Cantabria Sinfini (2020/2021) eta 30-13 Frigoríficos del Morrazori (1996/1997).
Teucroren aurkako norgehiagoka bera da Bidasoak jokatu duen neurketen golen errekorra duena ASOBALen. Atzetik, 38-31koa Pilotes Posada Octaviori (1994/1995) aurtengo garaipena 38-32koa Incarlopsa Cuencari.
Bidasoak ASOBALen jokatu dituen neurketen artean guztira gol gehien sartu zena Palaun jasotako porrot bat izan zen (48-27, 2013/2014 denboraldian), eta ondoren Pilotes Posadaren aurkako 37-36 garaipena (1994/1995). Gol gutxien sartu zituen norgehiagoka, bestalde, Elgorriaga Bidasoa 15-12 Club Balonmano Conquense izan zen, 1995/1996 denboraldikoa.
51 aurkari
ASOBALen egindako 24 denboraldi hauetan, C.D. Bidasoak 51 aurkari izan ditu: FC Barcelona eta BM. Granollers dira, larunbatekoarekin, irundarrak gehien elkar ikusi dituzten taldeak (54 norgehiagoka), Leongo Ademarren aurretik (40).
Irungo taldearen aurka hamar norgehiagoka baino gehiago jokatu dituzten taldeen artean Cangas del Morrazo (37) eta BM. Valladolid (34) daude; Ciudad Real eta San Antonio (28), Teka Cantabria eta Teucro (26), Cuenca (23), Gáldar (22), Altea (20), Guadalajara (17), TEKA eta Valencia (16), Logroño (15); Arrate, Barakaldo, Octavio eta Puente Genil (14); Anaitasuna (13), Alzira eta Huesca (12), Atletico (12), Benidorm eta Valentzia (16).
Lehen norgehiagoka ASOBALen: Tres de Mayo 21-27 Elgorriaga Bidasoa (1990/X/?).
Denboraldiak ASOBALen: 24.
Neurketak ASOBALen: 699.
Postu historikoa: neurketa gehien dituen bosgarren taldea (laugarrenetik bitara, desagertutako BM. Valladolid).
Lortutako puntuak: 752.
Txapeldun: 1 (1994/1995).
ASOBALen entrenatzaileak: Juantxo Villarreal, Ivan Sopalovic, Mario Hernández, Jordi Ribera, Julián Ruiz, Aitor Etxaburu, Fernando Bolea eta Jacobo Cuétara.
ASOBALen estreinekoz: Tres de Mayo 21-27 Elgorriaga Bidasoa (3. jardunaldia, 1990/1991).
Irabazitako neurketak: 337.
Berdindutako norgehiagokak: 78.
Galdutakoak: 284.
Aldeko golak: 17.824.
Kontrako golak: 17.611.
Guztira gol gehien neurketa bakarrean: FC Barcelona 48-27 Bidasoa Irun (2013/2014).
Guztira gol gutxien neurketa bakarrean: Elgorriaga Bidasoa 15-12 Club Balonmano Conquense (1995/1996).
Gol gehien alde: Elgorriaga Bidasoa 40-20 Caja Pontevedra Teucro (1996/1997).
Gol gutxien alde: FC Barcelona 29-13 Elgorriaga Bidasoa (1991/1992).
Gol gehien kontra: FC Barcelona 48-27 Bidasoa Irun (2013/2014).
Gol gutxien kontra: Elgorriaga Bidasoa 15-12 Club Balonmano Conquense (1995/1996).
Arerio ohikoena: FC Barcelona (ASOBAL Ligako 54 neurketa).