Bidasoa Irunek bere 700. neurketa jokatuko du larunbat honetan Sacyr ASOBAL Ligan eta ospakizun hau dela eta, Artalekuk hainbat ekintza hartuko ditu Fraikin BM. Granollers taldearen aurkako norgehiagokaren atarian (apirilaren 30ean, 18:30ean).
Urtemuga borobila izanik, eta berau bidasotar familiako ahalik eta kide gehienek bizi ahal izan dezaten, bazkide bakoitzak hiru sarrera gehigarri erosi ahal izango du klubeko bulegoan, bakoitza 5 euroren truke, helburu honetara bideratu diren eserlekuak agortu bitartean. Era berean, aurreko egunetan Artalekun klubeko merchandisinga salduko da: ohiko produktuei dagoeneko salgai dagoen banderaren reedizioa gehitu zaie.
Neurketa egunean, Artalekuko tabernak, Bidasoa Irun taldearen partiduak direla eta irekitzen dena, 16:30etatik aurrera egongo da martxan, norgehiagoka hasi baino bi ordu lehenago. Tabernako bezeroak C.D. Bidasoako produktuen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Norgehiagokaren atsedenaldia amaituta, zozketa egingo da eta emaitza tabernan bertan jakinaraziko da.
17:15etik aurrera, klubeko maskota den Asbik kafetegia alaituko du eta argazkiak aterako ditu nahi duten zale guztiekin. Gainera, aurpegia hori eta urdinez margotzeko aukera eskainiko da kafetegian bertan. Neurketa hasteko ordubete faltako denean, 17:30ean, pabiloira sartzeko ateak irekiko dira, eta Brioche Pasquier Recondoren produktuak banatuko dira sarreran agortu bitartean. Klubaren denda ofiziala irekita egongo da ordu honetatik aurrera eta ondoan ibilbide luze honetan lortutako Ligako bi trofeoekin (1987koa, urtemuga honetan; eta 1995koa) photocalla osatuko da betirako argazkia nahi duten zaleentzat.
Norgehiagokako ezustekoetako bat klubeko bazkideen artean egingo den zozketa izango da, ekainaren 4an eta 5ean oraindik iragarri ez den egoitza batean jokatuko den Sacyr ASOBAL Koparako bi bidaiaren zozketa. Irungo taldea zerrendaburu izango da lehen itzuliko beste hiru talde onenak bilduko dituen txapelketan: Barça, Logroño La Rioja eta Fraikin BM. Granollers. Gainera, bi bidaia horiekin batera, aurreko denboraldian saridunik jaso ez zuen ongintzazko zozketan itzuli behar izan ez ziren edo galdu ez ziren produktuekin osatutako sorta bana egongo da; zozketa hura hainbat agentek lagundu zuten zozketa bultzatzen, norbanakoak eta taldekakoak, Bidasotarrak peña kasu.
Atsedenaldian bi sortak zozketatuko dira, bakoitzak bi pertsonentzako bi bidaiekin. Horretarako, lote bakoitzeko zenbaki saridun bat eta bi ordezko (lehen ordezkoa eta bigarren ordezkoa) aterako dira, inolako gorabeherarik balego ere (uko egiteak, etab.).
Sarreren salmenta Publiko orokorrarentzako sarrerak astearte honetan jarri dira salgai online txarteldegian. Era berean, Artalekuko bulegoetan bertan eros daitezke partidaren aurreko egunetan, ohiko ordutegian, edo kiroldegiko leihatilan, partidaren egunean bertan, ordubete lehenagotik, baldin eta sarrerak salgai geratzen badira.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.