Bidasoa Irunek ezin izan du bi puntuak lortu Cuencan galdu eta gero (27-23). Azken jardunaldietako bidetik, defentsan sendo oso ongi hasi du neurketa talde bidasotarrak, eta hasieran aise gailendu da gol bakarra jaso sei minututan (6. minutua, 1-4). Arratsaldeko bi minutuko lehen zigorrean errenta gol bakarrera jaitsi da, nahiz eta bidasotarren norabideak tinko jarraitu du. Seinako berdinketaren ostean, Dariel Garcíaren eskutik Jacobo Cuétarak entrenatzen duen taldeak berriz ere airea hartu du eta hiru goletara joateko aukera ere izan dute. Hala ere, etxekoek ihesaldi saiakera hori deuseztatu eta atsedenaldira aurretik iritsi dira (12-11). Xoán Ledo eta Kauldi Odriozola, min hartuta, ez dira Cuencan egon.
Lehen zatiaren errepikapena balitz bezala, hauspo ederrez hasi dute bidasotarrek zati erabakiorra, eta lehenengo minututan berdindu bakarrik ez, aurretik jartzea ere lortu dute lau aldiz. Neurketa oso parekatua zetorren, eta edozein xehetasunetan egon zitekeen garaipena. Etxekoek bidean jarri dute bidasotarren bi minutuko beste zigor bat baliatuta 18-17tik 20-17ra pasata, baina bidasotarren kastak neurketa berdintzera eraman die sei minututan gol bakarra jasota, defentsaren eta José Manuel Sierraren lanari esker. Indarrak parean, azken minutuetan Incarlopsa Cuenca etxean jokatzeak ematen duen aukeretaz baliatu da bi puntuak bertan uzteko (27-23).
Talde bidasotarra datorren larunbatean itzuliko da etxera, eta ez nolanahiko neurketa jokatzeko: bere historian 700. norgehiagoka ASOBAL Ligan, Fraikin BM. Granollersen aurka izango da. Artalekuk du hitza!
Fitxa teknikoa
27 – Incarlopsa Cuenca (12+15). Grbavac, Simonet (1), Doldán (2), Ponciano (9), Moya (3, 1 p.), Arnau Fernández (1), Fede Pizarro; Ibáñez, Mach (1), Ignacio Pizarro (1), Prantner (1), Carlos Fernández, Pozzer (1), Bulzamini (1), Nazaré (6, 2 p.).
23 – Bidasoa Irun (11+12). Sierra, Cavero (5, 2 p.), Salinas (1), Tesoriere, Francisco da Silva, García (3), Fernández (2); Larrarte, Ugarte (1), Zabala (1), Aginagalde, Furundarena, Mujika, Azkue (5, 2 p.), Nieto (1), Rodríguez (4).
Partzialak. 1-3, 4-5, 7-9, 9-9, 11-10, 12-11; 14-14, 17-17, 20-18, 22-21, 23-22, 27-23.
Epaileak. Jesús Escudero Santiuste eta Jorge Escudero Santiuste. Incarlopsa Cuencaren aldetik, Pizarro, Nazaré (2), Pozzer, zigortu dituzte bi minutuz. Bidasoa Irunen aldetik, Francisco da Silva (2), Fernández, Rodríguez, Cuétara, García.
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 25. jardunaldia Cuencako El Sargal kiroldegian 1.200 bat zaleren aurrean.