Sacyr ASOBAL Ligako Bidasoa Irun-Ángel Ximénez Puente Genil partiduaz gozatzeko informazio erabilgarri guztia uzten dizugu.
Urteurren berezia
Europako Errekoparen 25. urteurrena dela eta, kopa honekin argazkiak atera nahi dituzten zaleen eskura egongo da. Neurketa hasi baino ordubete lehenagotik irekiko da gunea, partiduak direla eta irekitzen den dendaren ondoan. Argazkia beraien sare sozialetan igotzen dituzten guztion artean eta klubeko kontua aipatzen dutenen artean, Irundik Europarako bi kamisetak (urdina eta horia) zozketatuko dira.
Maskararen erabilera
Apirilaren 19ko 286/2022 Errege Dekretuaren arabera, COVID-19ak eragindako osasun-krisian maskarak erabiltzeko derrigortasuna aldatzen duena (PDF), Artalekun maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa.
Hala ere, argitaratutako dekretuak maskara arduraz erabiltzeko gomendioa jasotzen du, pertsonak denbora luzez ibiltzen edo egoten diren erabilera publikoko espazio itxietan, bai eta ekitaldi jendetsuetan ere.
Orain arte bezala, klubak prebentzio-neurriak mantenduko ditu, hala nola aireztapen naturala.
Taberna
Indarrean dagoen araudiaren arabera, partida hasi baino 15 minutu lehenagotik ezingo da produktu alkoholikorik saldu pabiloi barruan. Produktu hauek kiroldegiko kafetegian egongo dira eskuragarri, eta bertan kontsumitu beharko dira.
Bazkideen sarbidea
Hurrengo neurketetan, bazkideak Artalekura sartu ahal izango dira bai orain arte erabilitako sarrera-sistemarekin, bai bazkide-txartela duen aplikazioa aktibatuta dutela (informazio osoa).
Artalekuko sarreretako bolondresak prest egongo dira edozein gorabehera konpontzeko eta bazkideek partidaz gozatu ahal izateko.
Sarrera salmenta
Sarrerak salgai daude webgunean eta Artalekuko leihatilan partida hasi baino 45 minutu lehenagotik.