Bidasoa Irunek garaipen oso landua eskuratu du Viveros Herol BM. Nava mendean hartu ostean (28-26). Talde irundarrak hasieratik agindu du joko eta markagailuan defentsako lanari eta José Manuel Sierraren geldiketei esker. Horrela, lehen zatiko erdialdean 9-4 aurretik zihoan, baina atsedenaldia bitartean neurketa beste klabe batzuetan mugitu da, eta aldageletara 15-13 joan dira bi taldeak.
Bigarren zatia lehenengoaren bide beretik hasi arren, minutuak pasa ahala kanpotarrek aldea deuseztatu dute. Jon Azkue, Iñaki Cavero eta Xoán Ledo deialditik kanpo (min hartuta), Rodrigo Salinas jokoan baina minduta, eta Kauldi Odriozola 10. minutuan jaso duen kolpe batek minduta ere, maldan gora izan du neurketa talde irundarrak. Amaitzeko bost minutu faltan, garaipena Gaztela eta Leóngo bidea hartzen zuela zirudien arren, hasierako errezeta aplikatuz defentsa gehi Sierraren geldiketak, Artalekuren bultzada indartsuarekin Bidasoa Irunek bi puntuak etxean gelditzea lortu du (28-26).
Talde bidasotarraren hurrengo neurketa Artalekun ere izango da, Ángel Ximénez Puente Genilen aurka apirilaren 20ean.
Fitxa teknikoa
28 – Bidasoa Irun (15+13). Sierra , Mujika (2), Tesoriere, Francisco da Silva (1), García (3), Rodríguez (4), Fernández (5, 3 p.); Larrarte, Ugarte (2), Zabala (1), Furundarena (3), Odriozola (2), Aginagalde (4, 2 p.), Salinas (1), Nieto, Iribar.
26 – Viveros Herol BM. Nava (13+13). Patotski, Vujovic (5, 1 p.), D’Antino (5), Pérez Arce (1), Carró (1), Sebetic, Horiha; Pleh, Bernabéu, Villagrán (1), Prokop (4), Tsanaxidis (3), Marugán, Rosales, Smetanka.
Partzialak. 3-1, 6-3, 9-4, 12-8, 14-11, 15-13; 18-14, 19-16, 20-18, 21-21, 24-25, 28-26.
Epaileak. Arcos Adeva eta Luque Cabreja. Bidasoa Irunen aldetik, García, Furundarena eta Tesoriere zigortu dituzte bi minutuz. Viveros Herol Navaren aldetik, Horiha (2), Villagrán, Vujovic eta Carró.
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 23. jardunaldiko neurketa Artalekun 1.407 zaleren aurrena.