Europako gauetako magia Artalekun bueltan da! Bidasoa Irunek Danimarkako GOG taldea jasoko du astearte honetan (20:45ean, ETB4n eta Daznen) EHF European Leagueko Last16ko joaneko norgehiagokan. Jacobo Cuétara entrenatzaileak esan duenez, “ilusioz” egingo dio aurre taldeak, “oso motibatuta eta pozik kanporaketa honetan egoteagatik EHF Champions Leagueko maila duen talde baten aurka”.
“Talde handi bati buruz ari gara, baina guk beti bezala borrokatuko dugu”, gogoratu du Cuétarak, eta nola Füchse Berlin eta Orlen Wisła Płock bezalako talde handien aurrean Bidasoa Irunek estu hartu duen Artalekun: “Berriz ere saiatuko gara. Geure buruarengan sinetsi nahi dugu”. Entrenatzaile bidasotarrak partida zaila dela onartzen duen arren, irundarrek talde bezala dituzten “baloreak kontutan” hartzea eskatu du.
Cuétarak Artalekuko harmailen garrantzia azpimarratu du (erosi ezazu zure sarrera!): “Europako kanporaketa hauetan kantxa faktorea funtsezkoa da. Giro aparta egongo da, publikoak lagunduko digu eta jende guztiak gozatuko du. Aparteko faktorea izango da tamaina honetako talde bati irabazten saiatzeko”.
Hitzordu handi honi begira eta Artaleku girotzeko asmoz, salgai daude jada ‘Irundik Europara’ kamiseta bereziak, EHF European Leagueko edizio honetan taldearekin doan leloarekin. Eros ezazu astelehen eta astearte honetan klubaren bulegoetan 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 17:30era. Gainera, partidaren aurretik eta partidan zehar Artalekuko partiduetan irekitzen den dendan erosi ahal izango da. Informazio guztia, hemen.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.