Artaleku Europako beste gau magiko bat bizitzeko zorian dago. EHF European Leagueko Multzoen Fasea gainditu ondoren, Bidasoa Irunek Last 16a jokatuko du txapelketako 16 talde onenen artean sartzea lortuta. Irun izango da Danimarkako GOG taldearen aurkako kanporaketako lehen geltokia datorren asteartean, 20:45ean (itzulikoa, zazpi egun geroago izango da, apirilaren 5ean, 18:45ean).
Hitzordu handi honetarako, C.D. Bidasoak Europako ibilbide honetan lagun dugun “Irundik Europara” lelodun kamiseta berezia kaleratu du. Bi modelo egongo dira, kolore horian eta urdinean. Klubeko bazkideek 10 eurotan izango dute eskuragarri, eta 12 eurotan salduko dira publiko orokorrarentzat. Astelehenetik aurrera erosi ahal izango dira klubeko bulegoan, jendaurreko ordutegian (11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 17:30era). Era berean, datorren astearteko norgehiagoka handiaren aurretik eta bitartean Artalekuko partiduetan irekitzen den dendan erosi ahal izango da.
Klubak zaleei dei egiten die aldez aurretik etor daitezen Europako gau handi honetaz gozatzeko eta taldea lehenengo minututik bultzatzeko. ‘Irundik Europara’ kamisetarekin edo beste edozein jantzi horirekin, neurketa honetan Artaleku osoak jokatuko dugu!
Sarrerak, salgai ostiral honetatik aurrera
Honetaz aparte, ostiral honetan hasiko da sarrerak saltzeko bigarren fasea, Europa Abonua erosi ez zuten bazkideei eta publiko orokorrarentzat irekia. Informazio guztia: https://www.cdbidasoa.eus/eu/2022/03/23/bidasoa-irun-gog-sarrerak-salgai/