Jacobo Cuétara Bidasoa Irun taldeko entrenatzaileak Mihajlo Mitić-en fitxaketa azpimarratu du, “berezkoak dituen ezaugarriengatik eta etorkizunerako interesgarriak izan daitezkeenengatik, taldeari aukera asko emango dizkion jokalaria delako”.
“Jokalari gaztea da, hobetzeko eta aurrera egiteko marjina du, eta hainbat urte daramatza Espainian, eta horrek erraztu egiten du Liga eta hizkuntza ezagutzearen ondorioz egokitzea”, azaldu du Cuétarak. Mitic-ek “ezaugarri bereziak ditu eskuin alboko atzelaria izateko, jaurtiketa-potentzia onarekin, eta hainbat postutan defendatzeko gai da, bai hegalean, bai defentsaren erdian. Zaila da horrelakorik aurkitzea”.
Cuétarak uste du Mitićek “errotazio asko eta aukera asko emango dizkiola” talde bidasotarrari, “berezkoak dituen ezaugarriengatik, taldearen etorkizunerako interesgarriak izan daitezkeenak”.