C.D. Bidasoa eta Harbaoui Mehdi (Cannes, Frantzia, 1996/9/11) aurre-akordio batera iritsi dira, eta atezainak Irungo klubean jokatuko du datozen bi denboralditan.
Jokalariak, Tunisiako selekzioarekin 2021eko Egiptoko Munduko Txapelketa jokatu zuena, bigarren denboraldia du Sélestat Alsace Handball taldean.
Mehdik (1,96 metro, 92 kilo) Mougins Mouans-Sartouxen egin zuen debuta, eta handik Istresek fitxatu zuen. 2017an sinatu zuen lehen kontratu profesionala. 2020an Sélestat Alsace Handball taldeak fitxatu zuen.
Gazte mailako munduko txapelduna Frantziako selekzioarekin 2015ean, junior mailako brontzea 2016ko Europako Txapelketan eta 2017ko Munduko Txapelketan, Mehdik maila absolutuan iaz egin zuen debuta Tunisiako selekzioarekin Egiptoko Munduko Txapelketan, Polonia, Brasil eta Espainiak osatzen zuten multzoan.