C.D. Bidasoa eta Víctor Rodríguez Costas jokalaria (Vigo, 1993/3/15) akordio batera iritsi dira, eta horren arabera, ezker albokoak Irunen jarraituko du 2023ko ekainera arte.
Denboraldi honetan, Sacyr ASOBAL Ligako 21 partidatan 49 gol sartu ditu, maila goreneko 188 partidetan egindako 425 goletatik. Europako txapelketetan egin du debuta aurten, eta EHF European League-n jokatutako 10 norgehiagoketan 18 tanto egin ditu, eta Errege Kopan, berriz, hiru gol sartu ditu beste hainbeste neurketatan.
Vigoko Coia auzoko Club Balonmán Sei do Nadal taldean hasi zen eskubaloian jokatzen eta 2013an Teucro taldeak fitxatu zuen. Bertan hiru urtez egon zen, 2016/2017 denboraldian Recoletas Atlético Valladolidera joan aurretik.
“Oso pozik nago hemen hobetzen jarraitzeagatik”
Jokalaria “oso pozik” agertu da kontratua berritu eta gero, “oso positibotzat” jo duen luzapena: “Nire lehen denboraldia da Irunen, eta uste dut ondo moldatzen ari naizela. Jendea, bai zaleak, bai nire taldekideak, tratu bikaina eman didate, eta oso pozik nago hemen hobetzen jarraitzeaz.
Rodríguezek azpimarra egin du “Füchse Berlin edo Orlen Wisła Płock bezalako taldeen aurka jokatzeak dakarren guztiari, bai bere pabiloietan, bai Artalekun, hemen egin ditugun partida onekin, gure zaleekin, ikusgarria da. Ez duzu inoiz imajinatzen partida horiek jokatzera irits zaitezkeenik, baina oso esperientzia ona da, eta espero dezagun iristen jarraitzea”.
Jokalari galiziarrak ilusioz ekingo dio denboraldiaren azken txanpari: “Lesioak eta bajak izan ditugu, baina talde mailan indartu egin gara. Neurketak aurrera atera ditugu, lehiakorrak izan gara eta gugan konfiantza oso handia dugu Kopari eta Ligatik geratzen denari aurre egiteko. Oso ondo ari gara lanean”.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.