Bidasoa Irunek EHF European Leagueko Multzoen Faseko azken nrogehiagoka jokatuko du astearte honetan (18:45ean, ETB4n eta DAZNen). Bidasotarrek Fenix Toulouse HBren aurka jokatuko dute, hau da, “momentu handietan lehiatzeko pentsatutako eta osatutako” talde baten aurka, Borja Burguete bigarren entrenatzaile bidasotarrak azpimarratu duenez, “Bost astetan jokatuko dugun hamahirugarren neurketa izango da”, gogoratu du, eta horren aurrean, sailkapena lortuta, “buruarekin jokatu beharko dugu, minutuak banatu eta ahaleginak dosifikatu. Garrantzitsuena sentsazio onekin irtetea da, igandean ondo lehiatu ahal izateko”.
“Gure DNA Bidasoa aterako dugu, eta horixe zera da, neurketa eta jokaldi guztiak borrokatzea kirol hau horrela ulertzen dugulako. Kontuan izan behar da Europako txapelketako norgehiagoka izango dela eta berezia dela hor egotea. Lan egiten dugu biharkoa bezalako une handietan egoteko, baina oinak lurrean eduki behar ditugu eta jakin behar dugu sailkapenari begira lortu dugula hurrengo faserako txartela”. Are gehiago, Burguetek gogorarazi du Artalekuk Abanca Ademar Leónen aurkako partida garrantzitsua hartuko duela igandean, eta, beraz, astea osotasunean hartu behar dela.
Talde horiak Santanderren izan zituen baja berdinak izango ditu (Jon Azkue, Rodrigo Salinas eta Kauldi Odriozola) eta zentzu horretan Burguetek esan du “taldeak etenaldi txiki bat” eskertuko lukeela “jokalariak berreskuratu eta erritmoa hartzeko”. Hala ere, aitortu du azken hilabeteko karga gorabehera, “aste berean bi neurketa edukitzea seinale ona” dela: “Ea horrela jarraitzen dugun, hitzordu handietan eta txapelketa handietan gaudela esan nahiko lukeelako”.
Astearte honetako norgehiagoka, EHF European Leagueko Taldeen Faseko hamargarren jardunaldiari dagokiona, 18:45ean hasiko da Tolosako André Brouat Kirol Jauregian eta ETB4n, DAZNen eta EHF TVn jarraitu ahal izango da.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.