Bidasoa Irunek Fraikin BM. Granollers izango du arerio Errege Kopako final laurdenetan. Neurketa bakarrera, kanporaketa Antequeran jokatuko da martxoaren 25ean, zehazteke dagoen ordutegian.
Astelehen eguerdi honetan Kirol Kontseilu Gorenaren egoitzan ezagutu denaren arabera, kanporaketa hau irabazten duen taldeak Iberoquinoa Antequera ala Ángel Ximénez Puente Genil izango dute aurrean. Beste bi final laurdenetatik aterako da finalerako beste txartela: Barça-Helvetia Anaitasuna eta Frigoríficos Morrazo-Abanca Ademar León.
Fernando Argüelles kiroldegiak jasoko du Kopako Fase Nagusia; aurten gainera, kadeteen Minikopa ere berreskuratuko duena. Zaisa Bidasoa Irun B multzoan egongo da, Ángel Ximénez Puente Genil, KH-7 Granollers eta Helvetia Anaitasunarekin batera. A multzoan Tierra de Maestros Antequera, Barça Cadet, Pizzeria Baratto Cangas-Luceros eta Abanca Ademar León egongo dira.
Kopakok klasikoetako bat
Bidasoa Irun eta Fraikin Granollersek bost aldiz ibili dira nor baino nor Kopan, lehenengoz 1983/1984 denboraldian elkar ikusi zutenetik. Bi partidatara jokatu zen kanporaketa hartan 23-20 irabazi zuten katalanek Granollersen, eta 26-24 itzulerakoan irundarrek. Lau urte beranduago, Gironako Fase Nagusian bidasotarrek irabazi zuten (25-24), 1992/1993 denboraldian Vigon gertatu zen moduan (26-23). Hurrengo norgehiagoka 1995/1996 denboraldian izan zen, non FC Barcelonari irabaziko zion finalera iristeko 25-23 hartu behar izan zuen Granollers mendean. Leku berdinean, Leonen, baina hainbat urte geroago (2016/2017) bartzelonarrek 29-31 irabazi zuten bi klasiko hauen arteko azken kanporaketa.