Artalekuk agur esan dio EHF European Leagueko Multzo Faseari (32-35)
Bidasoa Irunek irabazi ezinean amaitu du Artalekun EHF European Leagueko Multzo Fasean egin beharreko lanak Füchse Berlinen aurka neurketa handi batean galdu ostean (32-35). Hasieratik alemaniarrek euren erritmoa ezartzen saiatu dira, eta apenas zortzi minututan lau goletako aldea landu dute (3-7). Horren aurrean, bidasotarrak amildu gabe lanean jarraitu dute eta atzetik joan arren, neurketari eutsi diote bigarren zatira begira (16-20).
Ausart, aldageletatik bueltan irundarrek markatu dute neurketako norabidea, nahiz eta azkar kanpotarrek erantzun errenta bost goletara eramanez (17-22). Lau eta bost gol atzetik minutu batzuk egon ostean, Jacobo Cuétara entrenatzaileak hutsartea eskatu du 38. minutuan, eta 3-0 partzial batek bete-betean sartu ditu irundarrak norgehiagokan. 20 minutu aurretik eta Artaleku gozatuz, bere taldea tajuz bultzatu du egungo txapelketako txapeldunordearen aurka. Zortzi minutu faltan, gaur berlindarren entrenatzaile zen Bob Hanningek hutsartea eskatu behar izan du (29-30) neurketa joateko zuen arriskuaz ohartuta. Azken minutu horietan, gehiagotan asmatzeak neurketa eramatea ahalbidetu die (32-35).
Bidasotarren hurrengo neurketa igandean Santanderren izango da Unicaja Banco Sinfínen aurka (12:00etan LaLigaSports TV), eta Europakoa, berriz, asteartean Toulousen, Fenix Toulouse HBren aurka, Multzo Fasea ixteko (18:45ean, ETB4 eta Dazn).
Partzialak. 2-3, 3-7, 7-9, 11-14, 13-17, 16-20; 20-23, 23-27, 27-28, 28-30, 30-32, 32-35. Epaileak. Ozren Backovic eta Mirko Palackovic. Bidasoa Irunen aldetik, Cavero, Tesoriere eta García (2) zigortu dituzte bi minutuz; eta Füchse Berlinen aldetik, Marsenic (3, deskalifikatua), Vujovic, eta Holm. Bestelakorik. EHF European Leagueko Multzo Faseko 9. jardunaldia Artalekun. gehienezko %75etik, 1.439 ikusle. Neurketa hasi aurretik, Stop War leloa erakutsi dute bi taldeek Ukrainiako biktimekiko elkartasunez.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.