Espainiako junior selekzioko hautatzaileak, Rodrigo Reñonesek, Gorka Nieto (Basauri, 2002), Eneko Furundarena (Usurbil, 2003), Julen Urruzola (Elgoibar, 2002) y Julen Mujika (Errenteria, 2003) Bidasoa Irun taldeko jokalariak deitu ditu selekzioak martxoaren 17tik 19ra Pessacen (Frantzia) jokatuko duen Tournoi des 3 Nations txapelketarako.
Selekzioak Irun hautatu du prestaketa lanetarako, martxoaren 13tik aurrera. Udan Europako Jubenil Txapelketan brontzea lortu duen belaunaldiko taldeak Frantziaren aurka irekiko du txapelketa martxoaren 17an, eta hurrengo egunean Portugalen aurka jokatuko du. Etxeko selekzioak eta talde portugaldarrak itxiko dute txapelketa 19an, eta hiru neurketak arratsaldeko 20:00etan izango dira.