Bidasoa Irunek sekulako garaipena lortu du etxetik kanpo Recoletas Atlético Valladolid mendean hartu eta gero (27-30). Lehenengo kolpeak etxekoen aldekoak izan arren, Dariel Garcíaren gidaritzapean golari dagokionez bidasotarrek lehen errentatxoa lortu dute hasi eta sei minututara (3-5). Valladolideko taldeak jokoa bere interesetara eramaten saiatu da eta 20. minutuaren bueltan aurretik jarri da beste behin (13-12) hamalau berdinketa izan dituen lehen zatian. Amaiera aldera, bi goleko aldea lortu dute Aginagalde eta Caverok Sierrak atepean egin duen lanarekin, nahiz eta azkenean atsedenaldira 16-17 iritsi.
Kauldi Odriozola eta Adrián Fernández deialdian bueltan, Jon Azkue eta Rodrigo Salinas minduta etxean, bigarren zatiak beste erritmo bat izan du, eta luzera begira, talde gipuzkoarrak irakurtzen jakin izan du Berlingo neurketatik 48 ordu pasa direnean. Neurketa berezia zuen Sierra geldiketak egiten behin eta breriz, talde bidasotarra bi aldiz bakarrik izan da atzetik, eta aldeak ireki ditu hainbatetan, amaierako 27-30era iritsi arte, beti zaila izan den Valladolid bezalako kantxa batean lortutako garaipen zabalena 1997/1998 denboraldiaz geroztik, 2019ko ASOBAL Kopako finalerdia kenduta.
Bidasotarren hurrengo neurketa larunbat honetan izango da, berriz ere etxean, Iberoquinoa Antequeraren aurka (18:30ean; lor ezazu zure sarrera!).
Fitxa teknikoa
27 – Recoletas Atlético Valladolid (16+11). Pérez, Méndez (2), Ramos (2), Patrianova (3), Miguel Martínez (5), Serrano (9, 5 pen.), Camino (3); Lamariano, Roki, Pérez, Pisonero, Alvaro Martínez, Rosell, Fischer, Herrero (2), García (1).
30 – Bidasoa Irun (17+13). Sierra, Cavero (5, 2 p.), Tesoriere, Francisco da Silva, García (5), Rodríguez (1), Fernández (3); Ledo, Ugarte (1), Zabala (4), Furundarena (1), Odriozola (5), Aginagalde (3), Nieto (2), Mujika, Gey-Emparan.
Partzialak. 3-3, 6-6, 9-9, 13-12, 14-14, 16-17; 18-20, 21-21, 23-24, 25-25, 26-29, 27-30.
Epaileak. Jesús Escudero Santiuste eta Jorge Escudero Santiuste. Recoletas Atlético Valladoliden aldetik, Camino zigortu dute bi minutuz; Bidasoa Irunen aldetik, Nieto, Furundarena, García (txartel gorria).
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 13. jardunaldiko neurketa, COVID-19agatik bi aldiz atzeratua, Valladolideko Huerta del Rey kiroldegian 850 bat zaleren aurrean.