Bidasoa Irunek ezin izan du punturik eskuratu neurketa ederra egin arren Palau Blaugranan Barçaren aurka erori eta gero (31-28). Etxeko taldeak hasieratik markatu du erritmoa, lau goleko errenta lortu arte (13-9, 19. minutuan). Bere jokoari sendo eutsiz, talde gipuzkoarrak erantzuna eman dio eta 26. minutuan 14ra berdintzeko aukera izatera iritsi da, atsedenaldira 17-15 iritsita Iñaki Caverok denbora agortuta sartu duen penalti bati esker.
Azkue eta Salinas min hartuta, eta Aginagalde eta Fernández zuhurtziaz etxean osteguneko neurketaren ostean, azken neurketetan deialdian izan diren Gorka Nieto, Eneko Furundarena, Julen Urruzola eta Julen Mujikarekin batera Asier Iribar zumaiarrak jokatu du, zumaiarrak Sacyr ASOBAL Ligan debuta eginez.
Lehen zatiaren amaieraren bide beretik hasi eta izan da i abigarren zati osoa, norgehiagoka< berdintzeko baloia ere edukitzeraino hasi eta bi minututara. Hortik aurrera, Barçak aurrea mantendu du, baina lehen 20 minututan, errentak bi golen inguruan egon dira momento oro, Jacobo Cuétarak prestatzen duen taldeak bere planari eusten ziolaren seinale. Neurketa 31-28 amaitu da.
Bidasoa Irunen hurrengo neurketa asteartean izango da, EHF European Leagueko Multzo Faseko zortzigarren jardunaldiari dagokiona, Alemanian Füchse Berlinen aurka (18:45ean, ETB4 eta Dazn). Liga, berriz, datorren ostegunean itzuliko da, lehen itzulian atzeratu beharrezko bigarren eta azken neurketarekin, Recoletas Atlético Valladoliden aurka Huerta del Rey kiroldegian (20:30ean, LaLigaSports TV).
Fitxa teknikoa
31 – Barça (17+14). Maciel, Janc (1), N’Guessan (3), Cindric (2), Fernández (6), Richardson (2), Fabregas (5); Pérez de Vargas, Dika Mem (3, 1 p.), Aleix Gómez (7, 2 p.), Petrus, Makuc (1), Langaro (1), Ben Ali, Ali Zein.
28 – Bidasoa Irun (15+13). Sierra, Cavero (5, 4 p.), Ugarte (5), Furundarena, Odriozola (2), Nieto (3), García (6); Ledo, Iribar (1), Zabala (1), Mujika (2), Urruzola, Tesoriere, Francisco da Silva (1) y Rodríguez (2).
Partzialak. 3-1, 7-5, 10-8, 13-9, 15-13, 17-15; 20-17, 22-20, 24-22, 25-23, 28-23, 31-28.
Epaileak. Fernández Molina eta Murillo Castro. Barçaren aldetik, Gómez; eta Bidasoa Irunen aldetik, Francisco da Silva, Rodríguez, Tesoriere eta García kaleratu dituzte bi minutuz.
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 18. jardunaldia Bartzelonako Palau Blaugranan 752 zaleren aurrean. Asier Iribar zumaiarrak Ligan debuta egin du.