Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua eskuratu du Bada Huesca mendean hartu eta Sacyr ASOBAL Koparako txartela eskuratuta lehen itzulia amaitzeko neurketa falta zaionean (31-26). Gauzak eta egoera argi kantxaratu da talde irundarra, eta lehen kolpetxoa emanda (3-1), minutuak aurrera joan ahala errenta zabaltzen joan da defentsa osoaren eta Ledoren atepeko lan oso on bati esker. Atsedenaldian lehen zatiko eta neurketa osoko errentarik zabalena erdietsi dute bidasotarrek: 18-9.
Bigarren zatia ez da bide oso desberdinetik joan, nahiz eta aragoarrak estutu beharrean aurkeztu dira, eta bi taldeek asteartean beste neurketa garrantzitsuak jokatuta, nekea nabaritu da norgehiagokan.
Cuétararen taldearen hurrengo neurketa larunbat honetan izango da, Sacyr ASOBAL Ligako 18. jardunaldiari dagokiona, Barçaren aurka Palau Blaugranan (12:00etan, Gol TV).
Fitxa teknikoa
31 – Bidasoa Irun (18+13). Ledo, Cavero (11, 8 p.), Ugarte (3), Odriozola (2), García (3), Rodríguez (2), Fernández (1); Sierra, Zabala (3), Furundarena (1), Aginagalde (2), Mujika (1), Urruzola, Tesoriere, Francisco da Silva, Nieto (2).
26 – Bada Huesca (9+17). Almeida, Pérez, Lamela (3), Benites (5), Gucek, Nieto (3), Hackbarth (3); Arguillas, Carmona (5, 1 p.), Moya (3), Marcelo (2), Malo (2), Pinto.
Partzialak. 4-2, 6-5, 8-6, 13-6, 15-9, 18-9; 20-11, 23-14, 24-17, 26-20, 29-22, 31-26.
Epaileak. Mendoza Roldán eta Visciarelli Lareo. Bidasoa Irunen aldetik, García eta Odriozola zigortu dituzte bi minutuz; eta Bada Huescaren aldetik, Nieto, Marcelo eta Gucek.
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 14. jardunaldiko norgehiagoka, abenduan atzeratutakoa, Artalekun 1.072 zaleren aurrean.