Garaipen oso garrantzitsua Europako beste gau ederrean (33-24)!
Bidasoa Irunek urrats garrantzitsua eman du EHF European Leagueko hurrengo fasera heltzeko, Tatran Prešov eslovakiarra 33-24 mendean hartuta. Jacobo Cuétararen mutilek, Artalekuko bultzadarekin Europako beste gau magikoan, sei puntu dituzte eta A multzoko laugarren postua sendotu dute.
Norgehiagoka berdinduta hasi da, eta 19. minutuan lortutako 8nakora arte ez da izan Bidasoa Irunek ez du bere lehen errenta handia lortu, 5-0eko partzialari esker. Hortik aurrera, eta Sierra ate azpian ondo aritu den defentsa lan bikaina borobilduz, etxekoak atsedenaldira 16-11 joatea lortu dute. Dariel Garcia, defentsan baloiak lapurtzen, erasoan ere eraginkor aritu da bost golekin.
Bigarren zatiaren hasierari esker, gipuzkoarrek partida hautsi dute eta 19-11koak Cuétararen taldeari beste kudeaketa bat ahalbidetu dio. Jon Azkue eta Rodrigo Salinas min hartuta, bigarren taldearekin fitxa duten eta deialdian sartu diren lau jokalariek (Gorka Nieto, Eneko Furundarena, Julen Urruzola eta Julen Mujika) minutuak izan dituzte. Urruzolak berak debuta egin du Europako txapelketan Irungo taldearekin. Bigarren zatian Sierrak bidasotar gisa bere lehen gola sartzea lortu du, 33-24 amaitu den norgehiagokan.
Bidasotarren hurrengo neurketa ostegunean izango da Bada Huescaren aurka, lehen itzulian atzeratu behar izan zen neurketa garrantzitsua (20:15ean). EHF European Leaguek, berriz, datorren asteartean izango du jarraipena, etxetik urrun Füchse Berlinen aurka (18:45ean).
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.