Bidasoa Irunek Antequeran ospatuko den Errege Kopako Fase Nagusirako txartela lortu du Benidormen galdu arren (27-26), joaneko garaipen sendoaz baliatuta. Joaneko errentaz ahaztuta, garaipena lortzeko asmoarekin kantxaratu da talde bidasotarra, eta horrek neurketa oso berdindua ekarri du: lehen zati osoan, bi goleko errenta izan da errentarik zabalena. Hiru aldiz egon da Jacobo Cuétarak prestatzen duen taldea aurretik, defentsan eta Sierra atepean oinarri izan duen lanari esker, nahiz eta atsedenaldian abantaila etxekoen aldekoa izan (13-12).
Nahiz eta bigarren zatiaren lehen ia bi minutuak jokalari bat gutxiagorekin hasi, talde irundarrak giro onez ekin dio lanari, eta lehenengo bost minutuetan aldeko partzialarekin berdinketa lortu du, etxekoen eskapo egiteko aukerak desaktibatuz. Are gehiago, 10 minutu faltan, Xoán Ledok bere zelaitik bidasotarren aldeko abantaila jarri du (21-22), eta minutuak aurrera joatearekin, nahiz eta 27-26 galdu, Bidasoa Irunek sailkapena bermatu du.
Bidasotarren hurrengo neurketa larunbatean izango da (12:00etan), eta ez nolanahikoa, Frigoríficos Morrazo hartuko baitu Artalekun.
Fitxa teknikoa
27 – BM. Benidorm (13+14). Rodríguez, Vainstein (2), Oliver (1), Parker (4), Grau (1), Iván Rodríguez (3), Nikcevic (3, 1 p.); Franzini, Santiago Barceló (2), Serrano (6), Joaquín Barceló, Lignieres, Sempere, Martínez (1), Calle (2), Valles (2, 1 p.).
26 – Bidasoa Irun (12+14). Sierra, Zabala (2), Odriozola (1), Aginagalde (3), Salinas (4, 1 p.), Azkue (3), Rodríguez (1); Ledo (1), Cavero (2, 1 p.), Ugarte (4), Mujika (1), Tesoriere, Francisco da Silva, Nieto, García, Fernández (4).
Partzialak. 1-1, 5-5, 7-7, 9-9, 11-11, 13-12; 14-14, 17-16, 20-19, 22-22, 25-24, 27-26.
Epaileak. Florenza i Virgili eta Ausàs i Busquets. Etxekoen aldetik, Vainstein eta Santiago Barceló (2), zigortu dituzte bi minutuz; eta Bidasoa Irunen aldetik, Odriozola, Azkue (2), García eta Cavero.
Bestelakorik. Errege Kopako Hirugarren Kanporaketako itzulerako neurketa Palau l’Illa de Benidorm kiroldegian, 250 zaleren aurrean.