Bidasoa Irunek garaipen oso garrantzitsua lortu du Iruñean Helvetia Anaitasuna 32-35 mendean hartuz. Bidasotarrek bide onean hasi dute neurketa. Aurretik markagailuan eta zuzen jokoan, nagusi izan dira lehen zatiko 20. minutura bitartean. Are gehiago, ordurako, Jacobo Cuétarak prestatzen duen taldeak neurketan lehen tartetxo nabarmena izateko aukera izan du, baina etxekoek erantzun eta aurrea hartu dute, eta atsedenaldira horrela iritsi dira (17-15) iruindarren mesedetan zen erritmora jokatuz.
Aldageletatik bueltan, 30 minutu luze zeudela jakitun, Bidasoa Irunek gutxinaka lehen zatiko erritmoak bere eremura eraman, eta 40 minutuaren bueltan, berriz ere aurrea hartzea lortu dute Adrián Fernándezen gol bati esker. Derbiak derbi izan arren, gipuzkoarrek markagailuan nagusi izan dira, azkeneko minutuan lau goleko errentarekin sartuta norgehiagoka 32-35 amaituz.
Bidasotarren hurrengo neurketa asteazkenean izango da (20:00etan) Benidormen, Errege Kopako Hirugarren Kanporaketako itzuliko norgehiagoka BM. Benidormen aurka. Liga txapelketa larunbatean itzuliko da Artalekura, larunbatean 12:00etan Frigoríficos Morrazoren aurka.
Fitxa teknikoa
32 – Helvetia Anaitasuna (17+15). Bar, Fernández (2), Meoki (5), García (1), Chocarro, Redondo (4), Bonanno (1); Martínez, Gastón, Bazán (2), Ganuza (1), Etxeberria, González, Pereira (4, 1 p.), Del Arco (12), Ortiz.
35 – Bidasoa Irun (15+20). Ledo, Zabala (2), Odriozola (6), Aginagalde (2), Salinas (4, 1 p.), Azkue (5, 1 p.), Rodríguez (4); Sierra, Cavero
(2, 1 p.), Ugarte (1), Tesoriere, Francisco da Silva, Nieto (2), García (1), Mujika, Fernández (6).
Partzialak. 2-2, 3-4, 6-6, 9-10, 13-12, 17-15; 19-17, 20-21, 22-25, 25-27, 28-31, 32-35.
Epaileak. Macías de Paz eta Ruiz Vergara. Etxekoen aldetik, Gastón, Bonanno, Bazán eta García, zigortu dituzte bi minutuz; eta bidasotarren aldetik, Tesoriere, Zabala, Cavero eta Azkue.
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 16. jardunaldia Anaitasuna kiroldegian, 800 zaleren aurrean, horietako 100 baino gehiago,
bidasotarrak.