Bidasoa Irunek pausu garrantzitsua baina ez behin-betikoa eman du Errege Kopako azken fasean egoteko BM. Benidorm mendean hartu ostean (33-26). Geldialdi luze baten ostean gelditzen diren zalantzak azkar asko uxatu ditu Jacobo Cuétarak entrenatzen duen taldeak, eta defentsan sendo, Xoán Ledo jaun eta jabe atepean, tartea irekitzen joan da, 16. minutuan kanpokoek hutsartea eskatu behar izan arte (10-6). Azkar erantzun dute mediterraniarrek (10-8, 18. minutua), eta bidasotarrak aulkitxora hurbildu behar izan dute entrenatzailearen aginduak jasotzeko. Lehen zatiko azken txanpan berriz ere etxekoek errenta bost goletara eramatea
lortu dute (16-11).
Bigarren zatia bide beretsutik hasi dute etxekoek, eta lan-erditan errenta bederatzi goletaraino eramatea lortu arren (27-18 eta 28-19),
Benidormen azken reakzioak azken minututan tartea bost goletan gelditzeko arriskua egon arren, bidasotarren azken kolpeak zazpi goletan utzi du, azkeneakoa, gainera Tesorierek azken segunduan sartuta.
Bidasotarren hurrengo neurketa larunbatean Iruñean izango da Helvetia Anaitasunaren aurkako derbia (20:30ean), Sacyr ASOBAL Ligako bigarren itzuliko lehen norgehiagoka. Kopako itzulera, berriz, datorren asteazkenean (20:00etan).
Fitxa teknikoa
33 – Bidasoa Irun (16+17). Ledo (1 gol), Zabala (2), Odriozola (2), Aginagalde (3), Salinas (1 pen.), Azkue (8, 2 p.), Rodríguez (2);
Larrarte, Cavero (6, 3 p.), Ugarte (1), Tesoriere (1), Francisco da Silva (1), Nieto (1), García (2), Fernández (2), Urruzola.
26 – Benidorm (11+15). Roberto Rodríguez, Barceló, Lignieres (6), Ruiz (4), Grau, Iván Rodríguez (1), Nikcevic (5, 1 p.); Franzini, Vainstein (1), Serrano (5), Oliver, Parker (1), Sempere (1), Martínez, Calle, Valles (2).
Partzialak. 2-1, 5-3, 8-6, 11-8, 13-10, 16-11; 18-13, 23-16, 27-18, 29-21, 30-23, 33-26.
Epaileak. Jesús Escudero Santiuste eta Jorge Escudero Santiuste. Bidasoa Irunen aldetik, Salinas zigortu dute bi minutuz; Benidormen aldetik, Vainstein (3, txartel gorria), Sempere, zigortu dituzte.
Bestelakorik. Errege Kopako Hirugarren Kanporaketako joaneko neurketa. 717 zale Artalekun, edukiera 800 zalera murriztuta pandemiaren eraginez. Jacobo Cuétarak 200 neurketa bete ditu bidasotarren aulkitxoan.