Jakub Skrzyniarz atezainaren fitxaketa 2022/2023 denboraldiari begira Bidasoa Irunek egin duen lehen fitxaketa da. “Oso fitxaketa ona da, etorkizunean poz handia emango diguna”, Jacobo Cuétara Bidasoa Irun taldeko entrenatzailearen hitzetan.
“Pozik gaude Jakub bezalako atezain bat aurkitu dugulako, azken denboraldietan bilakaera handia izan duena eta oraindik gaztea dena, hobetzeko tartearekin”, adierazi du Cuétarak. Gainera, “oso zenbaki onak izan ditu azken denboraldietan Poloniako Ligan, eta egungo errendimenduaren (Poloniako selekzioaren atea joz) eta lortzen dituen zenbakien artean egin dezakeen hobekuntza-tarte hori du. Gurekin lan eginez izan dezakeen hobekuntza kontuan hartuta, oso errentagarria den atezain bat izan daiteke etorkizunean”.
Bidasoa Iruneko entrenatzaileak baloratu du Skrzyniarzek “hasiera-hasieratik” Irunera eta “Bidasoa Irunen lan egiteko” erakutsi duen “interes handia” azpimarratu du