C.D. Bidasoa eta Jakub Skrzyniarz jokalaria (Lubin, 1996/6/6) aurre-akordio batera iritsi dira, eta atezaina Irungo taldean arituko da datorren denboraldian, beste baterako aukerarekin.
Poloniako selekzioarekin nazioarteko, Górnik Zabrze MKStik datorren atezainak 189 zentimetro neurtzen du eta 97 kilo pisatzen ditu. Atezainak hainbat sari jaso ditu lehen itzulian PGNiG Superligan, eta Hungarian eta Eslovakian jokatzen den Europako Txapelketarako Poloniako aurrezerrendan sartu da.
Behin jaioterrian eskubaloian jokatzen hasi eta gero, SMS Gdańsk taldera joan zen (2014/2015). 2015etik 2019ra, etxera itzuli zen, MKS Zagłębie Lubin taldera, eta, handik, MKS Górnik Zabrze taldean aritu da. 90eko hamarkadaren hasieran Poloniako ligako txapeldun birritan, talde hau Europako txapelketetara berritzuli da azken denboralditan. EHF Kopan debutatu zuen, eta, ondoren, EHF European League-n ibili da