Bidasoa Irunek Errege Kopako Hirugarren Kanporaketarako txartela lortu du Sarrià de Terren 25-38 irabazi ostean. Jacobo Cuétara entrenatzaileak atarikoan eskatu bezala, taldeak ez du erlaxaziorik zantzurik aurkeztu. Neurketa sendo hasi arren (3-6, 7. minutua), etxekoek hurrengo hiru minutuetan erantzun eta berdinketa lortu dute, bidasotarren hutsartea behartuz (6-6, 11. min.). Bidasotarren azkar asko erasotu dute egoera, eta Gorka Nieto, Tao Gey-Emparan eta Dariel Garcíak (goleatzaile nagusia, 12 gol) ezarritako 0-3 partzialak tartea ireki dute. Ez zen lehen zatiko zabalena izango, Bidasoa Irun 11-19koa jarri baitu, atsedenaldiko 13-20ra iritsi aurretik. Lehen zati honetan, Mikel Zabalak ezker orkatilean bihurritu arina izan du.
Sarria de Terren aurreko denboraldietan eman diren sorpresarako margenik gabe, bigarren zatia bide oso beretsutik eraman du talde bidasotarrak, Nieto, Gey-Emparan, Eneko Furundarena eta Julen Urruzola bezalako gazteekin deialdian, eta etxekoek gogotsu jarraitu arren, garaipena eta hurrengo faserako txartela irundarrek eskuratu dute amaierako 25-38 emaitzari esker.
Neurketa honekin lehen taldeak urteari amaiera jarri dio, eta atsedena hasiko du urtarrilak 10 bitartean. Hurrengo partida ofiziala otsailaren 2an izango da, zozketatu gabe dagoen Errege Kopako Hirugarren Kanporaketako joaneko neurketa.
Fitxa teknikoa
25 – UE Sarrià (13+12). Toro, Pararols, Arnau, Portulas (1), Lozano (7), Jaureguiberry (4), Gutiérrez (2); Moreno, Biosca, Masmiquel (9), Teixidor, Cabrera, Lucea (1), Font, Fina (1).
38 – Bidasoa Irun (20+18). Sierra, Ugarte (4), Odriozola (7), Salinas, Azkue (3, 2 p.), García (12), Rodríguez; Ledo, Zabala, Gey-Emparan (6), Furundarena (2), Urruzola (1), Tesoriere, Francisco da Silva (1), Nieto (2), Fernández.
Partzialak. 3-4, 4-6, 6-9, 9-11, 10-15, 13-20; 13-23, 15-24, 16-27, 19-31, 22-34, 25-38.
Epaileak. Iniesta Castillo eta García Rodríguez. Etxekoen aldetik, Pararols (2) eta Gutiérrez. Fontek txartel gorri zuzena ikusi du. Bidasotarren aldetik, García (2) zigortu dute bi minutuz.
Bestelakorik. Errege Kopako Bigarren Kanporaketako neurketa, partida bakarrera Pavelló UE Sarriàn, 300 bat zaleren aurrean.