“Faboritoak gara, baina ezin gara lasaitu”. Jacobo Cuétara Bidasoa Irun taldeko entrenatzaileak azaldu duenez, taldeak “ilusioz gainezka” ekingo dio Errege Kopari astearte honetan: “Etxetik kanpo eta partida bakarrera jokatuko dugu UE Sarriàren aurka, beraz mentalizatuta egon behar gara lehen fasetan ez erortzeko”.
“Gure lana ondo egin behar dugu, serio, kontzentratuta, lehian sartuta egon eta kanporaketa aurrera atera. Haiek ala gu egingo dugu aurrera, Kopa biziraupena da”, adierazi du Cuétarak autobusera igo aurretik.
“Bidasoa Iruneko entrenatzaile daramadan urteetan azken faseetan egon gara beti, behin izan ezik. Hori sari bat da, harro egoteko modukoa. Eskubaloiaren une garrantzitsu horietan egon behar da beti”, gogoratu du Cuétarak azken edizioan finalerdietarako sailkatzea lortu zuen talde bati buruz: “Garrantzitsuena azken fase horretara iristea da, eta horretarako kanporaketa hau irabazi behar da”.
Lehen neurketa honetan U.E. Sarrià egongo da aurrean, “gazte asko dituen taldea, oso azkar jokatzen duena, erritmo bizikoa. Defentsa mota desberdinak praktikatzen dituzte eta presio handia egiten dute. Baloiaren zirkulazioan eta kontraerasoan duen erritmoa nabarmendu behar dugu”. Errezeta horri aurre egiteko, entrenatzaile bidasotarrak “kontzentratuta” egotea eskatu du, “erasoan ordena izateko eta defentsan atzera egiteko”.
Neurketa, Bidasoa Irunek 2021ean jokatuko duen azkena, astearte honetan jokatuko da 21:00etan Sarrià de Ter-eko Pavelló U.E. Sarrià kiroldegian (Girona), eta etxeko taldearen YouTubeko kanalean eta Txingudi Radion jarraitu ahal izango da.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.