Bidasoa Irunek sekulako garaipena lortu du Suitzan Pfadi Winterthur 23-37 mendean hartu ostean Europan etxetik kanpo historian lortu duten garaipen zabalenean. Sendo eta nagusi hasi dute neurketa bidasotarrek. Tinko defentsa lanetan Xoán Ledoren laguntzarekin, etxekoen lehenengo abantailak azkar desegin ditu talde irundarrak, eta hamargarren minutura heltzear, Dariel Garcíak 3-6ko markagailua ezarri du, etxekoak hutsartea eskatzera behartuz. Errentak bi eta hiru golen artean joan arren, hogeigarren minutuan bueltan suitzarrak hurbildu eta Jacobo Cuétarak hutsartea eskatu du. Taldeak berriz ere bere onenera itzultzea lortu eta lehen zatiko alderik zabalena lortu du Kauldi Odriozolari esker (10-16, 25. minutua). Atsedenaldian, markagailua irundarren aldekoa izan da: 12-17.
Bigarren zatia lehen zatia hasi den moduan hasi arren, bidasotarrek behin laugarren minutuan Aginagaldek gola sartu eta gero, lehen zatian zuzen egin dutena eta hobetzeko zegoena hobetuz, oso nagusi izan dira bosgarren minututik aurrera, eta jokalarien artean minutuak banatuz, Cuétararen taldeak jokalarien egoera fisikoa zaintzeko aukera izan du amaierako 23-37ra arte, Bidasoak inoiz Europan etxetik kanpo lortu duen garaipen zabalena (Thrifty Aalsmeer 20-33 Elgorriaga Bidasoa, Errekopa 96/97).
Bidasotarren hurrengo neurketa ostegunean izango da Orlen Wisła Płock taldearen aurka EHF European Leagueko bosgarren jardunaldiari dagokion hitzorduan, COVID-19agatik atzeratua joan den azaroaren 30ean.
Fitxa teknikoa
23 – Pfadi Winterthur (12+11). Shamir, Schonfeldt (5), Tynowski (3), Jud (5, 3 p.), Bram, Freigovel (2), Lagerquist; Wipf, Ott, Osterwalder (2), Pecoraro (2), Dechow, Sidorowicz (2), Jurca, Ruh (2), Lioi.
37 – Bidasoa Irun (17+20). Ledo (3), Cavero (2, 2 p.), Ugarte (4), Odriozola (4), García (3), Rodríguez, Fernández (3); Sierra, Zabala (4), Furundarena (1), Aginagalde (3), Mujika (3), Azkue (6, 1 p.), Tesoriere, Francisco da Silva, Nieto (1).
Partzialak. 2-2, 3-6, 7-9, 7-11, 10-15, 12-17; 13-19, 14-24, 15-28, 15-33, 19-36, 23-37.
Epaileak. Christian Hannes eta David Hannes. Etxekoen aldetik, Freigovel zigortu dute bi minutuz; eta bidasotarren aldetik, Mujika, Aginagalde eta Tesoriere.
Bestelakorik. EHF European Leagueko 4. Jardunaldia, azaroaren 23an jokatu beharrekoa COVID-19agatik atzeratua. 800 bat ikusle AXA Arenan.