Bidasoa Irun datorren asteartean itzuliko da txapelketara Orlen Arenan Orlen Wisła Płock taldearen aurka jokatuko den EHF European Leagueko 5. jardunaldian okerrik ezean. Osakidetzak ezarritako protokoloaren arabera asteburuan prest egongo diren jokalariek jokatuko dute neurketa.
Bidasoa Irunen hurrengo partida Artalekun aurreikusia dago Bada Huescaren aurka datorren larunbatean, abenduak 4, 12:00etan.
Astelehenean negatibo eman zuten profesionalei eta bigarren taldeko kideei azken orduetan egin diren diagnosi frogek berriz ere emaitza negatiboa eman dute, eta froga berriak egingo zaizkie asteburuan.
Ezinbesteko arrazoiengatik suertatutako arazo honen ostean, C.D. Bidasoak gure profesionalengatik interesa agertu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie, eta era berean, Pfadi Winterthur HB, Recoletas Atlético Valladolid, EHF, ASOBAL, RFEBM, eta zaleei (bereziki Suitzara bidaiatu zuten zale bidasotarrei) eragindako eragozpenak sentitzen ditu.
Klubak lanean darrai EHF European Leagueko laugarren jardunaldiko Pfadi Winterthur HBren aurkako neurketaren data berria adostu eta lehen bait lehen joka dadin. Asteburu honetan Sacyr ASOBAL Ligan Recoletas Atlético Valladoliden etxean jokatu behar genuen neurketarako RFEBMen Txapelketa Batzordeak berretsi behar duen akordioa erdietsi dugu klubok. C.D. Bidasoak Club Balonmano Atlético Valladolidi eskerrak eman nahi dizkio akordiorako agertu duen prestutasunagatik.