Bidasoa Irunek ezin izan du Fenix Toulouse HBren aurka Artalekun zuen bolada apartari jarraipenik eman 24-26 galdu eta gero. Defentsak erasoen gainetik hasi da neurketa, eta gola garesti egon da lehenengo minutuetan. Horrela, nahiz eta Léo Renaud-Davidek 2-1ekoa lortu, tolosarrak izan dira aurretik lehenengo zatian ia osoan. Errenta zabalena hamargarren minuturako finkatu dute (10. minutua, 4-8), eta bidasotarren erantzuna jaso ere bai (18. min., 8-8). Apenas bi minututan okzitaniarrek 8-11koa eskuratu eta atsedenaldira aurretik iristeko balio izan die, bidasotarren azken 2-1ko partziala deusestatuz (11-13).
Bigarren zatia ez da gehiegi aldatu, eta nahiz eta momentu batzuetan hurbiltzeko aukera izan, bidasotarrek ezin izan dute okzitaniarrek zuten abantailari kosk egin. Hala ere, 15 segundu faltan, Renaud-Davidek 24-25ekoa sartu du, eta Artalekuk sinetsi arren, neurketa 24-26 amaitu da.
Bidasotarren hurrengo neurketa larunbatean etxean izango da, Sacyr ASOBAL Ligako 12. Jardunaldian Batcho Torrelavegaren aurka (18:30ean). EHF European League, berriz, datorren asteartean itzuliko da, Winterthurri egin beharreko bisitarekin (20:45ean).
Fitxa teknikoa
24 – Bidasoa Irun (11+13). Sierra, Zabala (4), Odriozola (2), Aginagalde (2), Salinas (3, 1 p.), Renaud-David (2), Tesoriere, Francisco da Silva; Ledo (1 gol), Cavero, Ugarte (2), Furundarena, Azkue (4), García (1), Rodríguez (1), Fernández (2).
26 – Fenix Toulouse HB (13+13). Lettens (1), Feutchmann (6, 2 p.), Balenciaga (4), Gilbert (1), Kempf (2), Petterson (2), Ilic (5, 1 pen.); Cantegrel, Chelle (1), Wagner (2), Jarry, Borzas (2), Frechou, Vieira, Sokolic.
Partzialak. 2-2, 4-7, 6-8, 8-10, 11-12, 11-13; 13-15, 14-16, 15-19, 18-21, 20-23, 24-26.
Epaileak. Duarte Santos eta Ricardo Fonseca. Bidasoa Irunen aldetik, Renaud-David, Francisco da Silva, Cavero, zigortu dituzte bi minutuz. Fenix Toulouse HBren aldetik, Petterson (2).
Bestelakorik. EHF European Leagueko Multzo Faseko hirugarren jardunaldia Artalekun, 1.623 zaleren aurrean.