Bidasoa Irunek garaipen oso garrantzitsua lortu du larunbat honetan Fraikin BM. Granollers 28-34 garaituz. Espero bezala, lehen zatia oso parekatua izan da, baina bidasotarren goleatzaile nagusiak, Rodrigo Salinasek, jarri du lehen erritmoa. Lehen partzialeko hirunako berdinketa etxekoek minutu bakarrean kontraerasora hautsi arren (5-3, 6. minutua), Jacobo Cuétarak prestatzen duen taldeak bereari eutsi eta Salinas (2), Kauldi Odriozola eta Jon Azkueren eskutik, José Manuel Sierra aparta atepean, buelta eman diote (6-7, 9. min.). Hortik aurrera, markagailuan atzetik ez joatea lortu dute bidasotarrek, eta nahiz eta bost goleko errenta irekitzea lortu (11-16, 26. min.), atsedenaldira aldea lau golekoa izan da (14-18).
Bigarren zatiaren hasieran, katalanek, sailkapeneko hirugarren, ederki estutu dute eta markagailuan 19-20koa jartzera iritsi dira (39. min). Cuétarak eskatu duen hutsartetik bueltan, Mikel Zabalak asmatu du eguerdiko bere lehen golaren bitartez aldea bi goletara berriz irekiz. Hurrengo kolpea, kontraerasora, berea izan da eta etxekoen reakzioa desaktibatze bidean zegoen, eta hórrela izan da azken hamar minutuetarako bidean. Lau-bost goleko aldeak izan ditu talde irundarrak, eta Fraikin BM. Granollers bi minutu faltan hirutara hurbildu arren, Adrián Fernándezek ASOBAL Ligan sartzen duen 600. golari esker neurketa behin-betiko argitu du, amaierako 28-34ra arte.
Bidasotarren hurrengo neurketa asteartean etxean izango da, EHF European Leagueko hirugarren jardunaldia, Fenix Toulouse HBren aurka (20:45ean). Sacyr ASOBAL Ligan, berriz, larunbatean 18:30ean Irunen Bathco Torrelavegaren aurka.
Fitxa teknikoa
28 – Fraikin BM. Granollers (14+14). Rangel, Chema Márquez (7, 1 p.), Alex Márquez (5), Martínez (5), Rey, Amigó, Franco (2); Guárdia, Pérez, Gurri, Valera (3), Esteban Salinas (4), Armengol, De Sande, Domingo, García (2).
34 – Bidasoa Irun (18+16). Sierra, Odriozola (2), Aginagalde, Salinas (9, 3 p.), Azkue (4, 1 p.), García (1), Rodríguez (2); Ledo, Cavero (4), Ugarte (3), Zabala (6), Furundarena, Urruzola, Tesoriere, Francisco da Silva, Fernández (3).
Partzialak. 3-3, 6-7, 8-8, 9-12, 11-15, 14-18; 16-19, 19-22, 22-26, 24-28, 25-30, 28-34.
Epaileak. García Serradilla eta Marín Lorente. Etxekoen aldetik, Chema Márquez eta Álex Márquez zigortu dituzte bi minutuz. Bidasotarren aldetik, Francisco da Silva, Tesoriere (2) eta Fernández.
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 11. jardunaldia Granollerseko Palau d’Esportsen 1.100 bat zaleren aurrean.