“Bi entrenatzaileok gauza bera esango dugu partidari buruz: aurkariaren konplexutasun handia eta norberaren taldea momentu onean iristen garela”. Bidasoa Irunek “partidatzarra” jokatuko du larunbatean Fraikin BM. Greanollers taldearen aurka adierazi du Bidasoa Iruneko entrenatzaileak, Jacobo Cuétarak, “oso konplexua” izango den neurketari buruz.
“Une onean iritsi gara, eskubaloi ona jokatzen ari gara, arlo askotan aurrera egiten ari gara, gero eta elkar hobeto moldatuz”, azaldu du entrenatzaile bidasotarrak bere taldeari buruz, behin asteazkenean “berriz hasteko urduritasun hori, txapelketa erritmo hori emango digun garaipen sendo bat lortuta”.
Prestatzaile bidasotarrak “partida parekatua eta polita” espero du, “bukaerara arte oso lehiatua. Batzuetan, talde bat oso ondo badago eta besteari gauzak ateratzen ez bazaizkio, hautsi daiteke, gerta daiteke, baina normalena da han jokatu dugun besteetan bezala, oso parekatua izatea, oso irekia eta oso polita ikuslearentzat”.
“Joan den urtekoak partiduak horrelakoak izan ziren”, gogoratu du Cuétarak. “Granollers goian egon zen, azken unera arte borrokan, eta beste urtebetez blokearen zati handi bat eta entrenatzailea, Espainiako onenetakoa, mantendu ditu. Oso ondo jokatzen duen taldea da, buruz jokatzen duena, eskubaloi ona eta sasoi onean dauden jokalariekin, urrutira joan gabe, Espainiako selekzioak aukeratuta, hori zein zaila den ikusita. Oso partida zaila izango da”.
Entrenatzailearen arabera, talde katalanak “nortasun propioa” du, eta hori lortzea “oso zaila da, talde bat ikustea eta esatea ‘Granollers da’, gainera, harrobiko jokalarien sustapen horrekin, hain polita eta hainbeste urte daramatena eta Espainian erreferentzia direnak”. Jokoari dagokionez, “oso talde bizkorra da, ondo defendatzen dute, Rangel atepean denboraldi on batekin, eta erasoan, talde joko ona dute, sasoi bikainean dauden norbanakoekin; horrek zailtasun-plus bat gehitzen du, beren ekintzen asmatze-indize handiagatik”.
Cuétara ez da partiden pilaketaren beldur: “Geldialdi batetik gatoz eta bigarren neurketa izango da, euren baldintza berdinetan, asteazkenean ere partida zaila jokatu baitzuten. Oraingoz ez du eraginik izango, eta etorkizunari begira positiboagoa izan daitekeela uste dut, erritmoa hartu eta hori neurketa garrantzitsuak jokatuta egitea, Incarlopsa Cuenca eta Fraikin BM. Granollers, kasu. Askotan ez da bakarrik gehiago jolastea erritmoa hartzeko, baizik eta noren aurka jokatzen duzun, partida garrantzitsuak eta zailak izan daitezela”.
Deialdia oraindik erabaki gabe, Cuétarak bigarren taldeko Julen Urruzola eta Eneko Furundarena deialdian sartuko direla iragarri du. Usurbildarrak asteazkeneko deialditik mantentzen da, eta elgoibartarra sartuko da: “Gaixorik zegoen eta ezin izan zuen parte hartu, defentsako lanean lagun ziezagukeelako”.
Sacyr ASOBAL Ligako 11. jardunaldiko partida larunbat honetan jokatuko da Granollerseko Palau d ‘Esports kirodlegian 12:00etan (Gol TV).