Bidasoa Irunek garaipen ederra lortu du asteazken honetan Incarlopsa Cuenca 38-32 mendean hartu ostean. Sendo ekin diote bidasotarrek neurketari, eta Jon Azkueren gidaritzapean, lehenengo abantailak lortu dituzte markagailuan gol askoko hasieran. Orioko kapitainak lortu du 11. minutuan hiru goleko aldea (10-7), Renaud-Davidek berriz ere berretsiko zuena (14. ,minutua, 12-9), Iñaki Caverok lau goleko errenta ireki aurretik minutu horretan bertan (13-9). Hortik aurrera, aldeak murrizten joan dira atsedenaldira bitartean eta Cuencako taldea aurretik ere jarri arren, Odriozolaren arratsaldeko bigarren gola, amaitzeko bi segundu faltan, berdintzeko balio izan du (17-17).
Lehen zatiak, gainera, bi marka pertsonal utzi ditu: lehena, Víctor Rodríguezek hautsi du, bere ibilbideko 400. gola sartuz Sacyr ASOBAL Ligan (hamaseinakoa ezartzean); eta Odriozolak sartutako lehen zatiko azkena, bere 500.a izan da.
Bigarren zatia lehena amaitu den bide beretsutik hasi arren (17-19, 31. min.), Jacobo Cuétarak prestatzen duen taldeak azkar asko itxi du ateko bidea eta Dariel García goleatzaile nagusi lanetan, errenta garbiak eskuratu ditu (34-26, 48. min.), azken minutuak kudeatzeko aukera izan du (38-32), Sacyr ASOBAL Ligan inoiz sartutako gol gehienen bigarren marka berdinduz (Elgorriaga Bidasoa 38-31 Octavio Pilotes Posada, 1994/1995).
Bidasotarren hurrengo neurketa larunbatean izango da etxetik kanpo, Fraikin BM. Granollersen aurka (12:00etan, Gol TV).
Fitxa teknikoa
38 – Bidasoa Irun (17+21). Sierra, Odriozola (3), Aginagalde (2), Salinas (4), Azkue (7), García (7), Rodríguez (5); Ledo (1), Cavero (5), Ugarte, Zabala (1), Furundarena, Mujika, Renaud-David (2), Tesoriere, Fernández (1).
32 – Incarlopsa Cuenca (17+15). Grbavac, Simonet (2), Doldán (6), Ponciano (2), Prantner (2), Bulzamini (1), Fernández (3, 2 p.); Ibáñez, Mach (1), López (2), Pozzer (3), Moya (3, 1 p.), Pizarro (4),Rebelo (3, 1 p.).
Partzialak. 5-4, 7-5, 13-9, 14-12, 15-16, 17-17; 21-20, 26-22, 30-26, 30-26, 36-30, 38-32.
Epaileak. Ausàs Busquets eta Florenza Virgili. Bidasotarren aldetik, García, Rodríguez, Tesoriere zigortu dituzte bi minutuz; kanpokoen aldetik, Alves Ponciano,
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 10. jardunaldia Artalekun 1.278 ikusleren aurrean. Neurketa hasi aurretik, José Manuel Sierra urriko Ligako jokalari onenaren saria jaso du C.D. Bidasoako presidentearen, Gurutz Aginagalderen, eskutik. Neurketan, Kauldi Odriozolak Ligan bere 500. gola sartu du, eta Víctor Rodríguezek bere 400. gola.