Bidasoa Irunek EHF European Leagueko ligaxkako lehenengo bi puntuak lortu ditu Pfadi Winterthur talde suitzarra mendean hartu eta gero Artalekuko beste Europako gau politean. Neurketa berdindua hasi arren, lehen zatian zehar talde bidasotarrak tarteak irekitzea lortu du, defentsa lerroan egindako lan onari esker eta Julen Aginagalde eta Iñaki Cavero nagusi goleatzaile lanetan (lau bana), atsedenaldiko 16-10 ezarri arte.
Bigarren zatiaren hasieran, Jacobo Cuétarak prestatzen dituen mutilek aldeak zabalagoetara iritsi dira (20-12 eta 21-13), baina bidasotarren garaipena arriskuan egotera ez ego narren, suitzarrek tarteak murriztu eta amaierako 32-28 markagailuarekin ixtea lortu dute.
Bidasoa Irunen hurrengo neurketa Sacyr ASOBAL Ligakoa izango da datorren larunbatean izango da etxetik kanpo, Ángel Ximénez Puente Genilen aurka (13:30ean, LaLigaSports TV).
Fitxa teknikoa
32 – Bidasoa Irun (16+16). Ledo, Odriozola (4), Salinas (1), Azkue (6), Tesoriere, Francisco da Silva, García; Sierra, Cavero (6, 1 p.), Ugarte (4), Zabala (1), Furundarena (2), Aginagalde (5), Renaud-David, Rodríguez (1), Fernández (2).
28 – Pfadi Winterthur HB (10+18). Shamir, Osterwalder (2), Schönfeldt, Radovanovic, Jud (4, 2 p.), Bram (2), Freigovel (4); Wipf, Pecoraro (1), Pfister, Dechow, Sidorowicz (4), Hadk Sadok (7, 2 p.), Leopold (3).
Partzialak. 3-1, 4-3, 8-4, 11-7, 13-9, 16-10; 20-13, 23-17, 26-20, 28-21, 29-23, 32-28.
Epaileak. Tomislav Cindric eta Robert Gonzurek (Kroazia). Etxekoen aldetik, Odriozola, García eta Zabala zigortu dituzte bi minutuz. Suitzarren aldetik, Sidorowicz, Schonfeldt, Pfister eta Leopold.
Bestelakorik. 1.433 ikusle Artalekun EHF European Leagueko ligaxkako bederatzigarren jardunaldiari dagokion neurketan, nahiz eta egutegian bigarren jardunaldiarekin ordena aldatu.