Bidasoa Irunek ezin izan du garaipenarekin hasi EHF European Leagueko Multzo Fasea Prešoven galdu ostean (27-25). Talde irundarrak neurketaren hasiera gobernatzea lortu du. Jokaldi abilak eta traketsak uztartuz, talde irundarrak Julen Aginagalde erasoan nagusi bost aldiz lortu du lehen zatian zehar bi goleko errenta, baina ezin izan du tartea areagotu, eta azken minutuetan markagailuari buelta ere eman behar izan dio (26. minutua, 10-9) Ander Ugarte eta Iñaki Caveroren golei esker (27. minutua, 10-11). Hala ere, eta nahiz eta Xoán Ledok jasotako gol bezainbeste geldialdi egin ditu lehen zatian (12), taldeak berdinduta zeudela joan dira aldageletara: 12-12.
Bigarren zatia maldan gora jarri zaio bidasotarrei 4-0 partziala jasota hasi eta berehala (34. min., 16-12). Cuétarak hutsartea eskatu arren, bederatzi minutu eman dituzte bidasotarrek aterik aurkitu gabe (39. min., 18-13). Hortik aurrera, gipuzkoarrak, jokalari batzuk talde-dinamikara berriki itzulita, gora etorri dira, eta hamar minutu faltan, Aginagaldek tartea gol bakarrera murriztea lortu du (50. min., 20-19). Are gehiago, berdinketa eskutan izan du hurrengo lau jokalditan, baina azkenean neurketa etxekoen aldera erori da (27-25).
Bidasotarren hurrengo neurketa ostiralean izango da, Sacyr ASOBAL Ligako 8. jardunaldia etxetik kanpo Viveros Herol BM. Navaren aurka (19:00etan, Gol TV).
Fitxa teknikoa
27 – Tatran Prešov (12+15). Santos, Pacheco (5, 2 p.), Linhares (4), Kasatkin (1), Michalka (1), Caballero (5, 1 p.); Leben, Rábek (3, 2 pen.), Fech (1), Recicar (1), Kiril Radcenko, Alexandr Radcenko, Kravcak, López (6, 3 p.), Kuran.
25 – Bidasoa Irun (12+13). Ledo (1), Cavero (2), Zabala (1), Aginagalde (5), Salinas (2), Tesoriere, Francisco da Silva; Sierra, Ugarte (3), Santano, Odriozola (2), Renaud-David (3), Azkue (1), Nieto, Rodríguez (2), Fernández (3, 1 p.).
Partzialak. 2-2, 3-5, 5-6, 7-8, 8-9, 12-12; 16-12, 18-13, 20-16, 21-19, 22-21, 27-25.
Epaileak. Peter Horváth eta Balázs Marton (Hungaria). Etxekoen aldetik, Pacheco, Recicar, Rábek eta Kasatkin, zigortu dituzte bi minutuz. Bidasotarren aldetik, Tesoriere (2) eta Francisco da Silva.
Bestelakorik. EHF European Leagueko Multzo Faseko lehen jardunaldia Tatran Handball Arenan 376 zaleren aurrean.