Bidasoa Irunek “ahalik eta partidarik onena jokatzeko asmoarekin” ekingo dio EHF European Leagueko Multzoen Fasearen estreinaldiari Tatran Prešoven aurka, Jacobo Cuétara entrenatzaile bidasotarrak aitortu duenez: “Taldea hazten jarraitu nahi dugu eta partida hauek oso ondo datoz lehiakorragoak izaten jarraitzeko”.
“Eszenatoki handi batean gaude, Tatran Prešoven pabiloian, Europako txapelketa honetan ilusio handienarekin, ondo egiteko gogoz, lehiakorrak izateko gogoz”, aitortu du Cuétarak Tatran Handball Arenako pistan egindako agerraldian, behin taldeak Eslovakian neurketa aurretik egingo dituen bi entrenamenduen lehenengoaren ostean.
Aurrean duela bi urteko VELUX EHF Champions Leagueko aurkari ezberdina espero du, “taldearen fisonomia aldatu duelako. Brasildar dezente ditu, portugaldar bat, kubatar bat… Ez da hura bezain talde fisikoa, hain jende handia, hain altua eta pisu askokoa, baina bai oso talde dinamikoa, kontraeraso handia duena, oso jende azkarra da. Oraindik ere jaurtitzaileak eta oso jende altua ditu, baina jada ez da talde hura indarrari, intentsitateari, altuerari eta abarri dagokienez. Asko egiten du korrika, defentsa mota desberdinekin, asko defendatzen du 5:1ekoarekin, eta buruz-burukoan desoreka sortu dezaketen jokalariak ditu, denboraldi hartan izan zuten bezala”.
EHF European Leagueko a multzoko Multzo Faseko lehen jardunaldiko neurketa astearte honetan jokatuko da 20:45ean eta ETB4k, Daznek eta EHFTVk eskainiko dute.