Astebete pasatxo falta da gure ibilbidea EHF European Leagueko multzoen fasean has dadin, eta aste bi, gure lehen partida europarra etxean. Artaleku Europara itzuliko da, Pfadi Winterthur-en aurkako neurketarekin, urriaren 26an, 20:45ean. Ondoren, txapelketa kontinental handi honetako ligaxkako beste lau norgehiagoka handi jasoko ditugu: Fenix Toulouse HB, Orlen Wisła Płock, Tatran Prešov eta Füchse Berlin.
Pandemiaren bilakaera (Irun koronabirusaren gune berdean dago) eta datozen hilabeteetako aurreikuspenek aukera irekitzen dute beste urtetako Europa Abonua berreskuratzeko, abonuen prezioak 7 eta 40 euro artekoak izanik Multzo Fase osorako.
- Heldu Europa Abonua (26-64 urte): 40 euro.
- Senior Europa Abonua (>65 urte): 26 euro.
- Europa Junior abonua (19-25 urte): 26 euro.
- Gazte Europa Abonua (15-18 urte): 22 euro.
- Haur Europa abonua (< 14 urte): 7 euro.
- Famili Europa Abonua (bi heldu eta 14 urtera arteko bi adingabe): 57 euro.
Salneurri hauek aurreko denboraldian PAUC eta Nexe taldeen aurka jokatutako Europako partidetako berak dira, masa sozialari eskerrak emateko neurrien artean aprobatutakoak denboraldi honetarako.
Kasu honetan abonuak direnez, eta ez bazkide-kuotak, Artalekun jokatu behar diren neurketen artean bat edo gehiago edukiera murriztua edo ateak itxita jokatu beharko balira pandemiaren ondorioz, klubak zenbateko proportzionala itzuliko dio horrela eskatzen duenari.
Abonu erosketa
Bazkideentzako abonuak Berrlyk prestatutako plataforman daude eskuragarri, ohiko Bazkidearen Gunean, eta sarrerak lortzeko erabilitako prozesu antzekoa bete beharko da, berritasun batekin, erosketa betetzeko, ordainketa egin behar izatea.
Era birtualean erosteko aukera ez duenarentzat, klubeko bulegoa irekita egongo da.
Famili Abonua
Bazkide modalitate hau duten eta Europako abonua erosi nahi duten familiek behin bakarrik egin beharko dute erosketa, familia osatzen duen pertsona batek 57 euro ordainduta, alegia. Behin hori eginda, klubak Famili Europa Abonuan dauden beste eserlekuak gordeko ditu.
Epeak
Bazkideek Europako Abonua erosteko lehentasunezko eskubide esklusiboa izango dute aste osoan, datorren urriaren 17ra arte.
Abonamendurik erosi ez baina partidu jakin baterako sarrera soltea eurentzat erosi nahi duten bazkideen txanda izango da urriaren 18tik aurrera, 16:00etan. Helduen kategoriaren prezioa 10 eurotakoa izango da bazkideentzat.
Bi epe horiek igarotakoan, eskuragarri geratzen diren eserlekuak salgai jarriko dira urriaren 20an, asteazkenez.
Abonua edo sarrerak euren lehentasunezko epetan erosterik izan ez duten bazkideek iragarritako prezioan erosi ahal izango dute, nahiz eta euren eserlekuarekiko lehentasuna galtzeko aukera egon.
Ohiko eserlekura
Europako Abonuaren beste berritasun bat, ia murrizketa guztiak kentzearen ondorioz, bazkideek beren ohiko eserlekua berreskuratu ahal izango dutela da, lehentasun-eskubidea edukiz.
3. eta 10. sektoretako eserleku batzuk aurreko irizpidetik kanpo gera daitezke, antolaketa-arrazoiak direla-eta EHF Marketing-en (txapelketako konpromiso komertzialak) eta EHF-ren (kanpoko zaleentzat) esku utzi beharko baitira, dagokien nahitaezko lagapen-ehunekoengatik.
Zaleentzako arreta
Klubarekin harremanetan jartzeko hiru ohiko moduak zabalik daude: bazkideak@cdbidasoa.eus helbidea, 943 62 52 85 telefono-zenbakia eta Artaleku kiroldegiko bulegoak (astearte jaieguna, salbu), pandemiaren bilakaera onari esker aurrez aurreko arreta berriro ireki ondoren.