Bidasoa Irunek garaipena lortu du Unicaja Banco Sinfínen aurkako partidan (28-25). Neurketa maldan gora hasi arren, defentsa onari eta Mikel Zabala eta Víctor Rodríguezen eskutik buelta eman diete bidasotarrek hamargarren minutura bidean. Hortik aurrera, Jacobo Cuétarak prestatzen duen taldeak nagusitasuna mantendu du, eta lau goleko errenta ere lortu dute Gorka Nietok 22. minutuan sartutakoari esker (10-6), nahiz eta aldageletara bi gol aurretik iritsi (12-10).
Bigarren zatia lehenaren bide beretsutik jarraitu du, eta kantabriarrek gauzak gogor jarri dizkiete irundarrei, nahiz eta une batean, defentsak eta Xoán Ledok atepean egin duten lanari esker, Dariel Garcíaren eskutik 22-18koa ezarri markagailuan (48. minutua), neurketa berriz ere estutu da, amaierako 28-25era iritsi arte.
Bidasotarren hurrengo neurketa larunbat honetan Leónen izango da Abanca Ademarren aurka (18:00etan).
Fitxa teknikoa
28 – Bidasoa Irun (12+16). Ledo, Cavero (4), Salinas (4), Tesoriere, Francisco da Silva, Rodríguez (2), Zabala (4); Sierra, Ugarte, Aginagalde (2), Mujika (2), Renaud-David (1), Nieto (2), García (4), Fernández (3).
25 – Unicaja Banco Sinfín (10+15). Sánchez, Castro (3), Zungri (4), Blázquez, Herrero-Lon (6), Pla (3), Cruz (1); Guitart, Muñiz (2), Lastra, Alonso, Martínez (3), Basualdo, Roca (3).
Partzialak. 2-3, 5-4, 6-5, 8-6, 10-8, 12-10; 13-12, 16-14, 18-17, 23-19, 24-22, 28-25.
Epaileak. Oyarzun Aylagas eta Zaragüeta Ruiz. Bidasoa Irunen aldetik, Salinas kanporatu dituzte bi munutuz; kantabriarren aldetik, Muñiz eta Basualdo (2).
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 5. jardunaldiko neurketa Artalekun jokatutakoa 972 ikusleren aurrean.