Europako Eskubaloi Federazioak (ingelesez, EHF) EHF European Leagueko multzo faseko lehen sei jardunaldietako datak eta ordutegiak ezagutzera eman ditu asteazken honetan. Joan den asteko zozketaren ostean jakin zen bezala, taldeak Prešoven hasiko du ibilbidea urriaren 19an 20:45ean, eta Toulousen amaituko du 2022ko martxoak 8an. Artalekuko lehen neurketa Füchse Berlinen aurka izango da urriaren 26an, 20:45ean.
Hauxe da EHFk iragarritako egutegia:
1. jardunaldia, 2021/10/19, 20:45ean: Tatran Prešov-Bidasoa Irun.
2. jardunaldia, 2021/10/26, 20:45ean: Bidasoa Irun-Füchse Berlín.
3. jardunaldia, 2021/11/16, 20:45ean: Bidasoa Irun-Fenix Toulouse HB.
4. jardunaldia, 2021/11/23, 20:45ean: Pfadi Winterthur HB-Bidasoa Irun.
5. jardunaldia, 2021/11/30, 18:45ean: Orlen Wisła Płock-Bidasoa Irun.
6. jardunaldia, 2021/12/7, 20:45ean: Bidasoa Irun-Orlen Wisła Płock.
Ordurik gabe:
7. jardunaldia. 2022/2/15, 18:45ean/20:45ean: Bidasoa Irun-Tatran Prešov.
8. jardunaldia. 2022/2/22, 18:45ean/20:45ean: Füchse Berlín-Bidasoa Irun.
9. jardunaldia. 2022/3/1, 18:45ean/20:45ean: Bidasoa Irun-Pfadi Winterthur HB.
10. jardunaldia. 2022/3/8, 18:45ean/20:45ean: Fenix Toulouse HB-Bidasoa Irun.
Abonamendu eta sarrerak
Behin ordutegi hauek eta azkeneko LABIaren erabakiak ezagututa, Artalekuren edukiera 100%era igotzen dutenak, klubak lanean darrai Berrlyrekin batera. Hurrengo egunetan bazkideek euren abonuak erosteko epea irekiko da; eta behin epe hau itxita, bazkide ez diren guztiek sarrera solteak erosi ahal izango dute.
Guzti honen berri bazkideei zuzendutako posta elektroniko batean eta klubeko webaren bitartez emango da.