Bidasoa Irun EHF European Leagueko multzo faseko A multzoan izango da, Pfadi Winterthur, Tatran Prešov, Füchse Berlin, Orlen Wisła Płock eta Fenix Toulouse HB taldeekin batera ostegun honetan Vienan egin den zozketaren arabera.
Multzo fasea urriaren 19an hasiko da eta martxoak 8 amaituko da, eta bidasotarren kasuan, bietan Artalekutik urrun izango da, ligaxka etxetik kanpo hasi eta amaituko baitute, Tatran Prešov eta Fenix Toulousen aurka, hurrenez hurren. Etxeko lehen neurketa Berlingo Füchseren aurka izango da urriaren 26an.
Bidasoa Iruneko entrenatzaileak, Jacobo Cuétarak, multzo gogorra izango dela uste du: “Bi talde daude, Orlen Wisła Płock eta Füchse Berlin, iazko Final Fourrean ibili zirenak, eta horrek jada erakusten du zerren aurrean gauden; gero borrokan sartzea bilatuko dugu, Liga albo batera utzi gabe, hori baita guretzat garrantzituena. Lehiatzen saiatuko gara puntuak lortzeko edonoren aurka”.
Bidasotarren egutegia hurrengoa da:
Ordutegi eta sarrerak Neurketak arratsaldeko 18:45ean ala 20:45ean jokatuko dira, bigarren hau izanik bidasotarren hautua ahal denean Irungo neurketetarako.
EHFk hurrengo egunetan emango du aditzera neurketen behin betiko datak eta ordutegiak. Behin horiek ezagututa eta datozen hilabeteetarako espero diren edukierak kontuan hartuta datorren astearteko LABIaren bileraren ostean, klubak bazkideek lehentasun erabatekoa izango duten abonoen eta neurketa bakoitzeko sarreren salmenta nolakoa izango den azalduko du.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.