
Izena: Pfadi Winterthur.
Hiri: Winterthur (Suitza).
Sortze urtea: 1938.
Pabiloia: Eulachhalle (2.300 ikusle).
Web: https://www.pfadi-winterthur.ch/
EHF fitxa: https://www.eurohandball.com/en/club/ikJUTPKH3PmCM60iD1JnbA/pfadi-winterthur/
Aurrekaririk: ez dago.
Eskubaloi helvetikoaren klasikoetako bat, Natonalligako egungo txapelduna, zuzenean sailkatuta dago EHF European Leagueko multzoen faserako. 1993/1994 denboralditk, birritan bakarrik geratu da lehiaketa kontnentaletatk kanpo (2006/2007 eta 2009/2010 denboraldietan), ibilbide horretan 2000/2001 denboraldian Challenge Cupeko finalista izan zelarik.
Talde honek eta Bidasoa Irunek ez dute aurrez jokatu. Suitzar talde baten aurkako norgehiagoka bakarra 1993/1994ko EHF Kopako fnal-hamaseirenetan Elgorriagak Kadeten Schafausen kaleratu zuenekoa.

Izena: Tatran Prešov.
Hiri: Prešov (Eslovakia).
Sortze urtea: 1953.
Pabiloia: Tatran Arena (5.100 ikusle).
Web: https://www.tatranpresov.sk
EHF ftxa: http://www.eurohandball.com/ec/cl/men/2018-19/clubs/001940/TATRAN+SPresov
Aurrekaririk: 2019/2020 VELUX EHF Champions Leagueko multzo fasea.
1955ean sortutako talde eslovakiar honek, Bratslava hiriburutk 400 kilometrora eta Košicetk 40 kilometrora, 2010etk hamar aldiz jokatu du Champions League txapelketa, horietako azkena, duela bi urte, non Bidasoa Irunen aurka jokatu zuen (23-25 Eslovakian eta 27-27 Artalekun).
EHF European Leagueko multzoen faserako zuzenean sailkatuta dago.

Izena: Füchse Berlin.
Hiri: Berlin (Alemania).
Sortze urtea: 1891.
Pabiloia: Max Schmelling Halle (11.900 ikusle).
Web: https://www.fuechse.berlin/
EHF fitxa: https://www.eurohandball.com/en/club/djTzPstKMDorjkgRSoNP-A/fuchse-berlin
Aurrekaririk: ez dago.
Hasiera batean Reinickendorfer Füchse taldearen sekzio gisa sortu zen Berlingo taldeak bere urrezko garaia bizi du, 2011tk jarraian Europako hamar partaidetza lortu baittu, non VELUX EHF Champions Leagueko Lauko Finalera (2011/2012) eta iazko EHF European League-ko Final 4-era (SC Magdeburgen aurka erori zen) iritsi da.
Laugarren joan den Bundesligan, EHF European Leagueko 2. kanporaketa gainditu behar izan du, KS Azoty-Pulawy SA joanekoan 24-32 eta itzulikoan, 33-29 garaituz.

Izena: Orlen Wisła Płock.
Hiri: Płock (Polonia).
Sortze urtea: 1947 (kluba) eta 1964 (sekzioa).
Pabiloia: Orlen Arena (5.500 ikusle).
Web: http://www.sprwislaplock.pl
EHF fitxa: http://www.eurohandball.com/ec/cl/men/2018-19/clubs/001847/Orlen+SWisla+SPlock
Aurrekaririk: 1996/1997 Errekopako fnal-laurdenakk 2019/2020ko VELUX EHF Champions League-ko Last 16-ko kanporaketa.
Azken zortzi edizioetan Velux EHF Champions League-n parte hartzeko hautagaia izan da, eta iazko EHF European League-ko Lauko Finalerako sailkatu zen, fnalerdietan Magdeburgo txapeldunaren aurka 30-29 galduta.
Aurten, HC Dobrogea Sud Constantaren aurkako kanporaketa joaneko partdan erabaki du, 25-14 irabazita. Astearte honetan jokatutako itzulikoa Errumaniako taldeak eraman du.
27 denboraldi jarraian daramazki Europan jokatzen, eta birritan egin behar izan dio aurre talde bidasotarrari. Lehen aldia, garai hartan Petrochemia Płock deitzen zen taldea Elgorriaga Bidasoak irabazi zuen Europako Errekopako bidean gurutzatu zenean duela 25 urte. Hura bidasotarren Europako azken titulua izan zen (1996/1997). Joanekoan 21na berdindu ondoren, Elgorriaga Bidasoak 23 eta 14 irabazi zuen Artalekun, eta Magdeburgoren aurka jokatuko zuen fnalerdietarako txartela lortu zuen.
Hurrengo norgehiagoka duela bi urte izan zen, VELUX EHF Champions League-ko Last 16ra sartzeko kanporaketan Poloniako taldeak 32-25 irabazi zion Bidasoa Iruni, baina itzuliko neurketan 24-19 galdu zuen Irunen.

Izena: Fenix Toulouse HB.
Hiri: Toulouse (Frantzia).
Sortze urtea: 1964.
Pabiloia: Palais des Sports André-Brouat (4.200 ikusle).
Web: https://www.fenix-toulouse.fr/
EHF fitxa: https://www.eurohandball.com/en/club/mMo6pU89id-s/xpp2euS9g/fenix-toulouse-handball/
Aurrekaririk: ez dago.
Fenix Toulouse HBk EHF European Leagueko multzoen fasean bigarren aldiz jarraian parte hartuko du 1998 urteaz geroztk Europako bosgarren parte-hartzea den honetan. Seigarren sailkatua iazko Ligue 1en, Austriako Alpla Hard kanporatu du garaipen bikoitzarekin lehen fasean (23-27 eta 39-32), eta HK Malmö kanporatu berri du (30-24 Okzitanian, eta 25-29 Suedian).
Bidasoa Irunekin jokatutako lagunartekoak udako edo neguko prestaketetan ohikoak izan arren, ez dute partda ofzialik jokatu, nahiz eta klub irundarra lau aldiz topatu den talde frantziar batekin bere Europako ibilbidean: Gagnyren aurkako debuta 1987ank Bordeleko Girondins 1991ko Errekopank OM Vitrolles 1995eko Europako Kopank eta PAUC Handball EHF European League denboraldian.