Bidasoa Irunek sekulako garaipena lortu du Helvetia Anaitasuna 26-25 mendean hartu ostean. Espero zen bidetik, neurketa oso estua izan da hasiera-hasieratik. Nafarrak markagailuan aurretik hasi arren, Francisco da Silvak, zortzigarren minutuan berdinketaren gola sartu du (8. minutua, 4-4). Hurrengo minutuetan, nahiz eta Tesoriere eta Garcíaren kaleratzeak momentu ia beretsuan pairatu, eta Odriozolak txartel gorri zuzena ikusi (20. minutuan), taldeak bideari eutsi dio eta Zabalaren eskutik iritsi da saria bosgarren partzialera iristear (24. min., 12-10). Azkeneko partzialak abantaila eman dio berriz ere talde nafarrari, atsedenaldira 14-15 iritsiz. Lehen zati honetan, Julen Mujika errenteriarrak debuta egin du Bidasoa Irunekin neurketa ofizialean.
Bigarren zatia kontrako joera izan du, eta lehenengoan nafarrak nagusi izan badira, Bidasoa Irunek jarri du erritmoa, nahiz eta 50. minutura aldera, Helvetia Anaitasunak aurrea hartu. Desegin gabe, Jacobo Cuétarak prestatzen duen taldeak eutsi dio Artalekuren babesarekin eta azken minutuan Xoán Ledok penaltia geldituta, garaipena etxean gelditu da (26-25).
Bidasotarren bigarren jardunaldia datorren igandean Cangas de Morrazon izango da (LaLigaSports TV, 12:00etan).
Fitxa teknikoa
26 – Bidasoa Irun (14+12). Ledo, Ugarte (2), Zabala (1), Kauldi (1), Salinas (4), Rodríguez (2), Fernández (3); Sierra, Cavero (8, 5 p.), Furundarena (2), Mujika, Tesoriere (1, 1 p.), Da Silva (1), Nieto (1), García.
25 – Helvetia Anaitasuna (15+10). Bar, Gastón (3, 1 p.), Bazán (1), Fernández (1), Ganuza (3), Meoki (2), Bonanno (1); Cancio , Etxeberria, González, García, Chocarro (3), Pereira (5, 2 p.), Izquierdo (3), Del Arco (3), Albizu.
Partzialak. 2-3, 4-5, 7-7, 9-9, 12-11, 14-15; 17-16, 19-18, 21-20, 22-23, 24-24, 26-25.
Epaileak. García Serradilla eta Marín Lorente. Bidasoa Irunen aldetik, Tesoriere, García, Salinas, eta txartel gorria erakutsi diote Odriozolari; Helvetia Anaitasunaren aldetik, Fernández, Bonanno eta Bazán (2) kaleratu dituzte.
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 1. jardunaldia, gehienezko 800 zaletik 772 ikusleren aurrean.