Bidasoa Irunek Juan de Zubileta I. Txapelketa irabazi du Barakaldon Unicaja Banco Sinfín 32-25 mendean hartu ostean. Azkar hautsi dute irundarrek hasierako berdintasuna, eta hamargarren minuturako, aldea 5-1 zen, minutuak pasa ahala handitzen joango zena (Zabalak 14-8koa jarri du 26. minutuan). Atsedenaldira, 15-10 iritsi da neurketa.
Bigarren zatia ziztu bizian hasi arren (18-11, 33. minutua), kantabriarrak hurbiltzen hasi dira, eta gol bakarrera jartzea ere lortu dute (22-21, 47. minutua), nahiz eta azken hamar minututan berriz ere nabarmen nagusi izan (32-25).
Azken lagunarteko honen ostean, Bidasoa Irunek Sacyr ASOBAL Ligako lehen neurkera izango du datorren larunbatean Artalekun Helvetia Anaitasunaren aurka (20:00etan).
Fitxa teknikoa
32 – Bidasoa Irun (15+17). Sierra, Santano (1), Rodríguez, Francisco da Silva (1), Tesoriere (4, 1p), Salinas (2, 1 p.), Mujika (7); Ledo, Ugarte (2), Zabala (2), Fernández (4), García (4), Nieto (4), Urruzola (1).
25 – Unicaja Banco Sinfín (10+15). Guitart (1), Pla (3), Martínez (4), Castro (2), Herrero Lon (4), Zungri (2), Gustavo Alonso; Sánchez, Rubio (1), Blázquez (2), Lastra (1), Leo Alonso, Roca (3), Basualdo (2).
Partzialak. 1-1, 5-1, 7-3, 10-6, 13-8, 15-10; 18-12, 18-16, 22-19, 26-22, 30-24,
Epaileak. Mikel Gayoso eta Eder Gómez. Bidasotarren aldetik, Salinas, Ugarte (2), Zabala eta García zigortu dituzte bi minutuz; kantabriarren taldean, Basualdo eta Alonso.
Bestelakorik. Barakaldoko Lasesarren jokatutako Juan de Zubileta I. Txapelketa, 300 ikusleren aurrean.