Bidasoa Irunek garaipena lortu du aurredenboraldiko zazpigarren neurketan Artalekun Billère Handball Pau Pyrenées mendean hartu ostean (28-21). Talde irundarrak neurketa hasieratik eraman du aurretik bere aurkezpenaren egunean, eta hamargarren minutua pasata, Pauko taldeak hutsartea eskatu du (11. minutua, 5-2). Hala ere joera orokorra ez du aldatu, eta Jacobo Cuétarak prestatzen duen taldeak hiru eta lauko abantailak landuz iritsi da atsedenaldira (14-10).
Bigarren zatia bide beretsutik hasi da, baina oraingoan, kanpoko entrenatzaileak bederatzigarren minuturako hutsartea eskatzera behartua ikusi du bere burua (39. minutua, 18-14). Amaiera bitartean, tarteak handiagotu ere egin dira, batez ere azken hamar minututan, behin betiko 28-21ra arte.
Fitxa teknikoa
28 – Bidasoa Irun (14+14). Ledo, Ugarte (3), Gey-Emparan (3), Odriozola (3), García, Rodríguez (2), Fernández (5, 2p.); Sierra, Zabala (2), Salinas (3), Mujika (5), Tesoriere, Francisco da Silva (1), Nieto (1).
21 – Billère Handball Pau Pyrenées (10+11). Labro, Lefevbre (3), Dos Santos (3), Vergely (8, 1p.), Mengon (1), Junisbekov (1), Reig-Guillén (2, 1p.); Gegin, Cohn, Sordel, Beauchef, Doudeau, De la Salud (3), Brito Febras, Tournellec, Indjai.
Partzialak. 2-0, 3-2, 7-3, 10-8, 11-9, 14-10; 16-12, 18-15, 20-17, 22-18, 26-21, 28-21.
Epaileak. Mateos González eta Larramendi Areitioaurtena. Bidasoa Irunen aldetik Francisco da Silva, Rodríguez eta Tesoriere kaleratu dituzte. Billèreren aldetik, Dos Santos (2) eta Vergely (2),
Bestelakorik. 600 bat zale Artalekun. Neurketa hasi aurretik Julen Aginagaldek Olinpiar Jokoetan lortutako brontzezko dominagatik, eta Gorka Nietok eta Julen Mujikak Europako 19n urte azpiko txapelketako brontzezko dominagatik omenaldia jaso dute Irungo alkatearen, José Antonio Santano, eta Gurutz Aginagalde klubeko presidentearen eskutik. Bidasotarrak taldeak ere Julen Aginagalderi ere oroigarri bat oparitu dio.