2021/2022 denboraldia hastear dago. Datorren larunbatean, irailak 11, 20:00etan Helvetia Anaitasuna hartuko dugu, eta albiste nagusia harmailetan egongo da: Artalekuk 800 bidasotar hartuko ditu!
Astearteko ohiko batzar orokorrean azaldu genuen bezala, datozen egunetan neurketa-multzoa aukeratzeko sistema aktibatuko dugu eta kuota kobratuko da banketxe bidez (beste formularen bat erabiltzen duena klubeko bulegotik pasa daiteke). Iaz proposatu genuen bezala, Sacyr ASOBAL Ligako partidak bi multzotan banatuko ditugu (A eta B). Multzo horietatik kanpo geratuko da Barçaren aurkako partida, Klubaren Eguna izendatua izango dena. Hala ere, joan den denboraldian bazkidetza mantendu zutenek ez dute ezer ordaindu beharko, denboraldi zail honetan klubaren ondoan eustearen ahalegina aitortzeko onartu ditugun neurrien artean.
Bazkide kuota bere horretan mantenduko da beste urtebetez, eta iaz bazkide zinetenek Errege Kopako kanporaketarik ere ez duzue ordaindu beharko. Gainera, Europako sarreren prezioak ere merkeagoak izango dira denboraldi honetan. Urriaren 19an edo 26an Artalekun hasiko den EHF Europa Leagueri buruzko informazioa EHFren erabakiak ezagutu eta data hurbiltzen den heinean jakinaraziko da.
Kluba eta bere masa soziala gauetik goizera digitalizatzeak iaz erabiltzeko aukera genuen edukiera optimizatzea ahalbidetu zigun: multzo bateko bazkide guztiek neurketa baterako eserleku guztiak osatzen ez bazituzten, soberako eserlekuak beste taldeari eskaintzea lortu genuen. Denboraldi honetan edukiera 800 ikusletan hasi izana aldaketa bat da: beste multzoko pertson batzuek sarrera lortzeko aukera izango dute. Europako txapelketek eskatzen duten baldintzak kontuan hartuta, klubak ezin ditu gaur 1.450 bazkide baino gehiago izan, beraz, gehienez ere 725 bazkide egongo dira neurketa-multzo bakoitzean.
Hauek izango dira multzoak denboraldi honetan:
- A multzoa: Helvetia Anaitasuna (1. jardunaldia), Logroño La Rioja (7. jardunaldia), Bathco Torrelavega (12. jardunaldia), Frigoríficos Morrazo (17. jardunaldia), Abanca Ademar León (21. jardunaldia), Ángel Ximénez Puente Genil (24. jardunaldia) eta Recoletas Atlético Valladolid (28. jardunaldia).
- B multzoa: Unicaja Banco Sinfin (5. jardunaldia), Incarlopsa Cuenca (10. jardunaldia), Bada Huesca (14. jardunaldia), Iberoquinoa Antequera (19. jardunaldia), Viveros Herol Nava (23. jardunaldia), Fraikin BM. Granollers (26. jardunaldia) eta BM. Benidorm (azken jardunaldia, 30).
Barçaren aurkako neurketarako (3. jardunaldia) izen-emate galdetegi propioa irekiko da. Irekiko diren eserleku baino eskaera gehiago baleude, zozketa egingo litzateke, ohi bezala.
Itxarote-zerrenda irekiko dugu berriro hurrengo egunetan, eta orain arte euren izena eman dutenen ordenari jarraituz, hauek bazkide bihurtzen hasiko gara. Horietako batzuk 2020ko urtarriletik zain daude! Joan den udan zuzendaritza batzordeak bazkide berriak ez onartzea erabaki zuen, Artalekuko neurketa bakoitzean txartela berritu zuten bazkideek bertaratzeko aukera gehiago izan zitzaten.
Artalekuko atea berriro irekitzeko ordua da gure familiako, gure koadrilako, gure eskolako, gure etxeko eta gure lantokiko Bidasoako bazkide egin nahi duten kide guzti horiei.
Joan den denboraldiko helburu berarekin jarraituko dugu: Artaleku zaleentzat eta kirolarientzat leku ahalik eta seguruena izatea. Bidasotarrek frogatu zenuten posible zela: bazkidetza berritzetik, klubaren digitalizaziora Artalekun sartzeko, PDFa mugikorrean deskargatuta, pabiloirako sarbidea 50 minutu lehenago betez, pabiloiaren barruko portaera paregabearekin, irteera mailakatuarekin… Inplikazio eredugarri hau klubaren historiara pasako da bere historiako unerik zailenetako batean.
Amesgaiztoa atzean geratzen ari dela dirudi, eta Artaleku berriz betetzetik gero eta gertuago gaude. Aupa Bidasoa!!! 💛💙