Infantil mutil eta infantil nesken mailetan izen emateko epeak irekita darraite datorren igandera arte, irailak 5. Izen emateak errazteko asmoz, C.D. Bidasoak Berrlyren eskutik honako bi estekak prestatu ditu:
– Infantil neskak (2008 eta 2009 urteen bitartean jaioak).
– Infantil mutilak (2008 y 2009 urteen bitartean jaioak).
Behin epea itxita, izen eman duten familia guztiek korreo elektronikoa jasoko dute ilusioa pizten duen denboraldi berri honetarako begira behar den informazioarekin.
Formularioan bertan arroparen inguruko xehetasunak eskatzen dira. Beharrez gero, gure hornitzaile teknikoak, Geff enpresak, familien eskura hurrengo bideoa uzten du aukeraketa errazagoa izan dadin.
Eskubaloi Eskola
Eskubaloi Eskola urrian hasiko da, beraz, izen emateko epeak irekita jarraituko du.
– Eskubaloi Eskola (2010 eta 2013 urteen arteak jaiotakoak).
Bestelako informaziorik beharrez gero, harrobia@cdbidasoa.eus helbidea eta 943 62 52 85 telefono zenbakia prest daude.