Bidasoa Irun Egiako Nazioarteko 26. Txapelketako txapeldunorde bilakatu da larunbat honetan HBC Nantesen aurka finala galdu ostean (24-37). Lehenengo minutuetan abantaila txikiak lortu arren Cavero, Francisco da Silva eta Odriozolaren eskutik, behin hamargarren minutuko bosnako berdinketa desegin ostean, talde frantziarra aurretik ibili da atsedenaldiko 12-19 markagailua lortu arte.
Bigarren zatian ostiraleko deialdi berdina aurkeztu duen Bidasoa Irunek aldeak momentu batzuetan aldeak zertxobait murriztu arren iazko Champions Leagueko finalerdiak jokatu zituen taldearen aurka, ezin izan du lagunarteko txapelketa ospetsua berriz ere lortu (24-37).
Irundarren hurrengo neurketa ostiralean izango da Errenterian, 2020/2021 denboraldiko finala Ereintza Aguaplasten aurka.
Fitxa teknikoa
24 – Bidasoa Irun (12+12). Ledo, Olalla, García (1), Tesoriere, Francisco da Silva (2), Rodríguez (1), Cavero (3); Sierra, Ugarte (2),
Zabala (2), Odriozola (5), Gey-Emparan, Olalla, Urruzola, Fernández (6), Arana (2), Furundarena.
37 – HBC Nantes (19+18). Robin, Ovnicek (3), Persson (1), Pechmalbec (3), Minne (4), Marchán (2), Portela (6), Nielsen, Lazarov (2), Rivera (5), Damatrin (2), Monar (1), Milic (2), Briet (3), Balaguer (2), De la Breteche (1).
Partzialak. 2-2, 5-5, 6-9, 8-10, 9-14, 12-19; 14-21, 17-25, 20-28, 21-30, 23-33, 34-37.
Epaileak. Álvarez Mata eta Bustamante López. Bidasoa Irunen aldetik Tesoriere (2), Urruzola, Odriozola; eta Nantesen aldetik, Marchán.
Bestelakorik. Egiako Kiroldegian jokatutako neurketa, arauek uzten duten gehienezko 82 ikusleren aurrean. Kauldi Odriozolak jokalari onenaren saria jaso zuen.